Gaztemundu 2019ko parte-hartzaileak gurean

Bizkaie! 2019-09-24 08:09   Euskaldunak munduan

Aurten Mundu-Batzar urtea danez, euskal etxeetako gazteek landuko daben gaia Euskal etxeen kudeaketea da.

Gaztemundu 2019ko partaideak Eusko Jaurlaritzako Gorka Alvarez Aranburu eta Manu Meauriogaz (Argazkia: Eusko Jaurlaritzea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Egunotan heldu dira Bilbon Gaztemundu 2019ko saioetan parte hartuko daben munduko euskal etxeetako aurtengo 15 gazteak. Azkenean, Kolonbiako Gure Mendietakoak Euskal Etxeko kide bakarrak lan-kontuak tarteko lekuari uko egin ostean, Argentinako Bahia Blancako Rocío Belén Medina Goñi ordezkoak hartu dau haren lekua. Kontuak kontu, 11 izango dira hondarrean Argentinako partaideak, beste hiru AEBetakoak eta bakarra Uruguaikoa. Ondokoak dira euren izenak eta jatorriak:

- Agostini Zubillaga, Ainhoa Malen, Euzko Etxea, Necochea, Argentina.

- Arando, Mercedes Lagunen Etxea Euskal Etxea, Laprida, Argentina.

- Bengochea, María Jimena, Denak Bat Euskal Etxea, Cañuelas, Argentina.

- Berezaga, María Cecilia, Colectividad Vasca de Concordia, Concordia, Argentina.

- Bermensolo, Kylie, Basque Museum & Cultural Center, Boise, Idaho, AEB.

- Deniz, María Florencia, Centro Vasco Euzko Etxea, Villa María, Argentina.

- Medina Goñi, Rocío Belén, Unión Vasca Euskal Etxea, Bahía Blanca, Argentina.

- Franzoia, Mateo, Zazpiak Bat Basque Club, Reno, Nevada, AEB.

- Gavica, Annie, Euzkaldunak, Boise Basque Center, Boise, Idaho, AEB.

- Hustu, Sebastián, Centro Vasco Euskal Etxea, San Nicolás, Argentina.

- Inthamoussu Fernández, Nahia, Haize Hegoa Euskal Etxea, Montevideo, Uruguay.

- Leranoz, Alfonsina, Euskaltzaleak, Buenos Aires, Argentina.

- Olazábal, Inés, Gure Etxea Euskal Etxea, Tandil, Argentina.

- Peralta, Carlos Gonzalo, Anaitasuna Euskal Etxea, Maipú, Argentina.

- Vicente, Tomás, Asociación Unión Vasca Euzko Alkartasuna, Macachín, Argentina

Azken buruan, aurten Mundu-Batzar urtea danez, euskal etxeetako gazteek landuko daben gaia Euskal etxeen kudeaketea da, irailaren 23tik 27ra. Ibilaldi batzuk be egingo ditue Nafarroara, Iparraldera, Arabako Errioxara, Zumaiara eta Donostiara.

2019ko Gaztemunduk zehaztutako helburuak edo landuko dituan gaiak zazpi dira: Euskal Gizataldeak profesionalizau eta liderau; Euskal Gizataldeak liderau; euren ekimenak erakargarriak egin; Euskal Etxeak nazinoartean zabaldu; Euskal Etxeen arteko sinergiak; ekimenok ekintza programa bihurtu; lau urtetan ezarri eta beteten dala ziurtatu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu