2019/10/02 - 2019/10/04
Bilbon. | JardunaldiakSaregintzan, Euskal Gizataldeen Mundu Batzarra 2019
Irailak 30, astelehena
- Harrerea gonbidatuei Bilboko aireportuan. Ondoren, hotelera.
- Erregistroa Melia Bilbao Hotelean.
- Batzarrerako akreditazinoak, hotelean.
- 20:00 Afaria.
Urriak 1, martitzena
- 09:30 Urtekerea Urretxurantz autobusean. Iparragirreren jaiotzearen (1820) bigarren mendeurrena ospatzeko ekitaldia. Bisitea Ezkio‐Itxasoko Igartubeiti baserrira.
- 13:00 Bazkaria.
- 15:00 Hotelera itzultzea.
- 18:15 Irteera Euskaltzaindiaren egoitzara.
- 19:00 Euskaltzaindiaren egoitza: Omenaldia euskal diasporeari, euskerearen zabalkundeari eginiko ekarpenagatik.
- 21:00 Afaria.
Urriak 2, eguaztena
- 08:30 Akreditazinoak Euskalduna Jauregian.
- 09:00 Batzarraren hasierako ekitaldia Euskalduna Jauregian (E aretoa). Bertan izango dira EAEko erakundeetako ordezkariak, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Aholku Batzordekoak eta Iñigo Urkullu lehendakaria.
- 10:30 Atsedenaldia/kafea.
- 11:00 Talde lana (B aretoaren terraza), mahai-inguruen bidez.
- 11:00‐12:00 1. Modulua: A) Harreman egiturei eta sareei buruzko neurriak, ekarpenak bateratzea eta proposamenak eztabaidatzea.
- 12:00‐13:00 2. Modulua: B) Gazteriari eta emigrazino barriari buruzko neurriak, ekarpenak bateratzea eta proposamenak eztabaidatzea.
- 13:30 Bazkaria.
- 14:30 Erabagiak hartzea 1. eta 2. moduluei buruz, Ondorioen Dokumentuari eransteko (B3 aretoa).
- 17:00 Bisitea Euskal Diasporearen Artxibora (Maria Diaz de Haro, 3).
- 20:00 Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertua (Euskalduna Jauregia).
- 21:30 Afaria.
Urriak 3, eguena
- 09:00 Talde lana (B aretoa terraza), mahai-inguruen bidez.
- 09:00 3. Modulua: C) Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzako egitasmoei buruzko neurriak Ekarpenak bateratzea eta proposamenak eztabaidatzea.
- 10:30 Atsedenaldia/kafea.
- 11:00‐12:00 4. Modulua: D) Beste neurri batzuk.
- 12:00 5. Modulua (Edegia).
- 13:30 Bazkaria.
- 14:30 Erabagiak hartzea 3., 4. eta 5. moduluei buruz, Ondorioen Dokumentuari eransteko (B3 aretoa).
- 19:00 Euskaldunak Kalifornian erakusketearen inaugurazino ekitaldia, Euskal Museoan, eta erakusketea ikustea.
- 21:30 Afaria
Urriak 4, barikua
- 08:30 Urtekerea Gasteizerantz.
- 10:00 Batzarraren amaierako ekitaldia Lehendakaritzan, lehendakariagaz eta Eusko Jaurlaritzako sailburuakaz.
- 12:00 Ekitaldi instituzionala Eusko Legebiltzarrean, maiatzaren 27ko 8/1994 Legearen omenez (kanpoko euskal gizataldeakazko hartu-emonetarako legea).
- 15:00 Hotelera itzultzea.
- 17:30 Australiako euskaldunei buruzko ekitaldia. Antipodetako Euskaldunei buruzko liburuaren aurkezpena, William A. Douglass (Nevadako Unibersidadea) eta Euskal‐australiarren Alkartearen eskutik (Euskal Artxiboan, Maria Diaz de Haro, 3).
- 20:00 Afaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!