2019/09/24 19:00

Bilboko Azkuna Zentroan. | Aurkezpenak

'Esta tormenta’ liburua berbagai James Ellroy idazleagaz

19:00

James Ellroy idazlea barriro itzuliko da aurten Azkuna Zentrora bere azken eleberria aurkezten; Esta Tormenta (This storm) da obra horren izenburua eta irailaren 5ean, emon dabe argitara. Idazle iparamerikarrak zentroa bisitauko dauen bigarren aldia da, lehenengo aldian, 2015ean, zentroak urtero antolatzen dauen Letren Nazinoarteko Jaialdian, Gutun Zurian, parte hartu eban.

James Ellroy (Los Angeles, 1948) genero baltzeko maisu handietako bat da, eta haren bereizgarri nagusiak dira estilo lehorra, zorrotza, eta doinu pesimista eta iluna. Amaren hilketeak markatu eban idazlearen umezaroa, eta kriminalidadean sartuta bizi izan zituan nerabezaroa eta gaztaroa, harik eta bere bihozminari idazketearen bidez urtenbidea emon eutson arte; ordutik, gizartearen alde ilunaren kronikagile zorrotza izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu