Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sarrerak, astelehenean salgai

Bizkaie! 2019-08-30 12:48   Bertsolaritzea

Lehenengo saioa Oñatin izango da, irailaren 14an.

Gipuzkoako Bertsozale Alkarteak jakitera emon dauenez, astelehenean, irailak 2, goizeko 10:00etan, salgai ipiniko ditue 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sarrerak. Ohiko moduan, Bertsosarrerak atarian eskuratu ahal izango dira.

Hasierako kanporaketetakoak ez eze, txapelketeak izango dituan 16 saioetako sarrerak erosi ahal izango dira astelehenetik, finalekoak barne. Bertsozale Alkartearen bazkideek txapelketa guztirako bonuak be erosi ahal izango ditue. Antolatzaileek ohartarazo dabenez, baina, horreek bonuek ez dabe finalerako balioko.

Bonuak 80 euroko prezioan salduko ditue, baina kopuru mugatua egongo dala azaldu dau Bertsozale Alkarteak. Final laurenetako saioetako sarrera solteak 10 euroan erosi ahal izango dira (bazkideentzat 7€, gazteentzat 5€). Faseek aurrera egin ahala, garestitu egingo dira prezioak (finala, 24€).

Irailaren 14an hasiko da Gipuzkoako Txapelketea, Oñatin. Hiru hile geroago, abenduaren 14an, finala jokatuko dabe zortzi onenek, Donostian. Final-zortzirenak, final-laurenak eta finalaurrekoak izango dira finalera heltzeko bidea. 2015eko finalistak final-laurenetan hasiko dira lehiatzen. Danetara, 48 bertsolarik emon dabe izena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu