II. Euskabenturea, euskerearen aldeko espedizinoa gaur hasiko da Maulen

Bizkaie! 2019-07-01 08:50   Euskerea berbagai

Bidean hainbat arlotako profesionalak espedizinora batuko dira.

EuskarAbentureak gaur astelehenean ekingo deutso bigarren edizinoari Mauletik Getxora. Danetara, 121 gazte dira espedizinoari ekingo deutsienak; aurretik 798 kilometro, euskal lurraldeko geografia, kulturea nahiz historia lagunartean eta euskeraz ezagutzeko aukerea.

Errealidade ezbardineko neska-mutilak nahastau eta, hilebetez, Euskal Herria esangura zabalean ezagutzera emoteko esperientzia, euskeraz bizi deien da asmoa, gazteen artean euskereren erabilerea sustatu eta normalizetea, euskerearen lurraldea oinez zeharkatzen daben bitartean. Euskal Herriko kultura, historia zein ekologia ondasunak bertatik bertara ezagutuarazo eta, era berean, hainbat balore, jarrera eta gaitasun bereganatu deiezan: parekidetasuna, bizikidetzea, ardurea, autonomia, bizi-ohitura osasuntsuak, ingurumenagazko begirunea eta turismo eredu jasangarriak.


‘EuskarAbentura’ APPa

Euskal Herriko zazpi lurraldeetako nahiz diasporako 16-17 urte bitarteko 121 neska-mutil euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzera eroango dituan oinezko espedizinoa garagarrilaren 1ean hasi eta hilaren 31ra bitartean, 31 etapa osotuko ditue, 798 kilometro, hain zuzen, horreetatik 483 oinez. 

Espedizinoa hurretik jarraitzeko Smartphonetan deskargetako ‘EuskarAbentura’ APPa da aurtengo ekitaldiak dakarren barrikuntza nabarmenetako bat. Behera kargau Euskarabentura APPa hemen.


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu