Befunkbop, Haizetara 2019ko banda irabazlea

Bizkaie! 2019-06-24 08:05   Musikea

Granadako taldea izentau dau irabazle epaimahaiak.

Befunkbop (Granada) | Ikusi handiago | Argazki originala

Haizetara 2019 jentearen erantzun bikaianagaz amaitu da. Milaka persona hurreratu dira Amorebieta-Etxanora parte hartu daben taldeen musikaz gozetako.

Haizetara, Amorebieta-Etxanoko banda eta kaleko musikearen jaialdiko hamalaugarren edizinoaren lehiaketako sariak ondorengoak izan dira:

- Lehiaketearen sari nagusia (izen ezagunek osotutako epaimahaiak erabagia): Befunkbop (Granada). 10.000 euroko saria.

- Ikusleen sari berezia (herritarrek erabagia): Eyo'nle (Benin). 4.000 euroko saria.

- Instrumentistarik onenarentzako saria: 1.000 euroko saria (sari nagusia emoten dauen epaimahai berak erabagia): Nathalie Diebold (Sopa Locako klarinetea)musikariari.

- Accesit edo aitamen berezia: Los Muchachos Brass Band.

XIV. Haizetara jaialdiko antolatzaileak Amorebieta-Etxanoko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia izan dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu