Bost irabazle, Euskerazko Tesien VI. Koldo Mitxelena Sarietan
2019-04-05 09:05 Euskerea berbagaiUrte birik behin antolatzen dabe lehiaketea EHUk eta Euskaltzaindiak.
Euskeraz idatzitako tesien artean nabarmenenak aukeratu ditue VI. Koldo Mitxelena Sarietan. Bost kategoria eta beste horrenbeste irabazle dagoz edizino honetan:
Zientziak: Asier Lopez Eiguren.
Injinerutzea eta Arkitekturea: Olatz Perez de Viñaspre Garralda.
Osasun Zientziak: Mikele Macho Aizpurua.
Gizarte eta Lege Zientziak: Juan Mari Aguirreurreta Elosegui.
Artea eta Giza Zientziak: Miren Ibarluzea Santisteban.
Euskaltzaindiaren Iker Sailak eta EHUk 2008an sortu zituen Koldo Mitxelena Sariak, euskerazko ikerketak bultzatzeko. Antolatzaileek euskerazko tesien balio bikotxa azpimarratu dabe: batetik, jakintzearen arloa zabaltzen laguntzen dabelako, eta bestetik, euskerearen normalizazinoaren prozesuan lagungarriak diralako. Urte birik behin emoten ditue sariok.
Aurtengo sariak maiatzaren 6an banatuko deutsiez irabazleei, Bilbon goizeko 11:00etan hasiko dan ekitaldian. Bakotxari diplomea eta 2.000 euroko diru-saria emongo deutsie.
Miren Ibarluzea, Artea eta Giza Zientziak kategoriako irabazlea, Bizkaie!-ko kolaboratzailea da. Ardi txikia beti bildots bloga idazten dau gurean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!