Enzo Damelio eta Mexiko Uriko ikasleak, Korrikaren bideo lehiaketako irabazleak

Bizkaie! 2019-04-03 10:41   Euskerea berbagai

Mundu zabaleko euskaldunentzako lehiaketea da.

Enzo Demelio, La Platan grabautako bideoan | Ikusi handiago | Argazki originala

Etxepare Euskal Institutuak eta AEK-k alkarlanean antolatu dabe 21. Korrikaren inguruko bideoen lehiaketea, mundu zabalean euskerearen aldeko lasterketearen barri zabaltzeko. Kategoria bi egon dira: Euskal Etxeena eta atzerrian euskerea eta euskal kulturea ikasten dabizanena.

Lehenengo atalean, Argentinako La Platako Euskal Etxeko Enzo Dameliok irabazi dau (bideoa hemen). Sareetara igondako bideoak 1.870 atsegin dut izan ditu, beste parte-hartzaileek baino gehiago. Atzerriko ikasleen kategorian, ostera, Mexiko Uriko UNAM unibersidadeko ikasleek eskuratu dabe saria, 1.122 botogaz (bideoa hemen). Honeek bigarren aldiz irabazi dabe lehiaketea, 2017an be eurak izan ziran garaile.

Korrikako bideo lehiaketako aurtengo edizinoan, mundu guztitik heldutako 29 bideok hartu dabe parte. Irabazle bientzako saria Euskal Herriko barnetegi baten egonaldia egitea izango da. Era horretara, euskerea landu eta Euskal Herria bertatik bertara ezagutuko dabe.

21. Korrika bihar, eguena, hasiko da Garesen. Hamar egunez, Euskal Herriko zazpi herrialdeetatik pasauko da, Gasteizera heldu arte. Diasporako euskaldunek be makina bat jarduera antolatu ditue egunotan, baita Korrika txikiagoak be.

Bideo lehiaketako lan guztiak ikusi hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu