21. Korrika munduan

Bizkaie! 2019-03-28 08:03   Euskerea berbagai

Asko dira Korrikari mundu osotik heltzen jakozan atxikimenduak, eta euskal etxeetan be makina bat dira hitzorduak.

Nekoetxea (euskalkultura.com) | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal Herrian gero eta gitxiago geratzen da Korrikaren 21. edizinoa hasteko: apirilaren 4an hasiko da Garesen eta hamar egun aurrerago, apirilaren 14an, amaituko da Gasteizen. Baina korrikalariak mundu osoan dagoz eta Diasporeak be bizi-bizi parte hartzen dau, Euskal Herrian baino apur bat lehenago. Parisen oraintsu egin eben Korrika eta Bruselan be, esaterako, datorren zapatuan ospatuko dabe.

Asko dira Korrikari mundu osotik heltzen jakozan atxikimenduak, eta euskal etxeetan be makina bat dira hitzorduak, ilusinoz ganezka atonduta:


- Necochea, Argentina. Euzko Etxeak apirilaren 6an, zapatuan, egingo dau Korrika. Hitzordua goizeko 11:00etan da Pinolandia eta 10. etorbidean. Korrikaren ostean, txoripanak.

- Sydney, Australia. Gure Txoko Euskal Etxeak apirilaren 7an, domekan, batuko ditu bazkide eta lagunak. Topagunea Observatory Hill-en izango da goizeko 10:30ean, 11:00ak aldera Euskal Etxerantz joateko. Arratsaldeko ordu bietan bazkaria.

- Valentzia, Espainia. Laurak Bat eta Euskaltzaleok euskal etxeek apirilaren 6rako jarri dabe hitzordua. Pilar Plazan alkartuko dira programa honegaz: 11:00etan, euskal jantzak Korosti Taldearen eskutik; 12:00etan, herri kirolak; ordu batean, Korrika; ordu bi t'erdietan, bazkari herrikoia; arratsaldeko 18:00etan, euskal musikea (Garikoitz Knörr eta DJ Soinu Gorriak).

- Salt Lake City, AEB. Utahko Euskal Etxeak apirilaren 6rako egin dau gonbita. Hitzordua goizeko 11:00etan da, Sugarhouse Park-en.

- New York, AEB. Apirilaren 7an batuko dira New York-eko lagunak AEBetako Euskadiko Ordezkaritzak eta Eusko Etxeak deituta. Topagunea Brooklyn-go East River State Park da, eguerdiko 12:00etan. Korrika Eusko Etxean amaituko da bazkari bategaz.

- Mexiko Uria. Euskal mexikarrek apirilaren 7an batuko dira. Ibilbidea Gernikako Haritxaren kimutik (Cicerón eta Molière kaleen artean) Euskal Etxeraino (Aristóteles 239), zenbait jarduera tarteko dirala.

- Txileko Santiago. Txileko uriburuan apirilaren 13an egingo da Korrika. Korrikalariak goizeko 09:00etan abiatuko dira Andres Bello eta Suecia bidegurutzetik Santiagoko Euzko Etxera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu