Durangaldeak irabazi dau azken kanporaketea

Bizkaie! 2019-03-21 13:51   Bertsolaritzea

BBK Sariketako finalaurrekoak jokatuko ditu, Uribe Kostaren kontra.

Argazkiak: Bizkaiko Bertsozale Alkartea | Ikusi handiago | Argazki originala

Bertsolari Gazteen BBK Sariketako laugarren eta azken kanporaketea jokatu da goizeon Markina-Xemeinen. Lea Artibaiko eta Durangaldeko seikoteak lehiatu dira oholtzan, giro onean eta publiko gaztearen aurrean, entzuleen artean Bekobenta eta Berakruz ikastetxeetako ikasleak egon dira eta.

Epaileek 436 puntu emon deutsiez Durangaldeko taldeari, eta Lea Artibairi, 380. Horrenbestez, Durangaldeak egin dau aurrera sariketan. Hurrengo fasean Uribe Kostaren kontra jokatuko dau finalaurrekoetan.

Durangaldeko seikotea hau izan da: Irune Basagoiti, Bittor Altube eta Ander Sarriugarte 18 urtera artekoetan; eta Eneko Barruetabeña, Igor Galarza eta Gorka Pagonabarraga 25 urtera artekoetan.

Lea Artibairen partez, honeek egon dira oholtzan: Sara Asenjo, Antton Bereziartua eta Eider Gallastegi gazteetan; eta Nahia Ibarzabal, Aissa Intxausti eta Garazi Navarro nagusietan.

Saioko aurkezlea Jone Antsotegi izan da eta epaimahaian Miriam Juaristi, Beñat Romero eta Jose Garaizabal egon dira. Idazkari lanetan Ione Narbaizak jardun dau.

Kanporaketak amaituta, finalaurrekoak jokatuko dira datorren astean. Saio bi izango dira, eta irabazle biak pasauko dira Bilboko finalera. Hona hemen finalaurreko bietako datuak:

-Martiaren 27an, 10:45ean Deustuko Bidarte udaltegian: Uribe Butroe eta Hego Uribe.

-Martiaren 28an, 09:00etan Sopelako Ander Deuna ikastolan: Uribe Kosta eta Durangaldea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu