Uribe Kostako seikotea, aurrera
2019-03-20 12:42 BertsolaritzeaBBK Sariketako hirugarren kanporaketea jokatu da Zallan.
Uribe Kostako bertsolari gazteek finalaurrekoetarako txartela lortu dabe goizeon Zallan, Enkarterri/Ezkerraldea taldeak baino puntu gehiago batu ditue eta. Publikoan Zallako Mimetiz eskolako eta Balmasedako institutuko ikasleak egon dira, eta oso giro onean jokatu da saioa, Bizkaiko Bertsozale Alkartearen arabera.
Epaileek 410 puntu emon deutsiez Uribe Kostari, eta Enkarterri/Ezkerraldea seikoteak 333,5 puntugaz konformau behar izan dau. Hortaz, Bizkaiko mendebaldeko taldeak agur esan deutso BBK Sariketeari, datorren urtera arte.
Gaurko saioko aurkezlea Jon Martínez izan da, eta epaimahaian Juanjo Respaldiza, Graxi Arregi eta Beñat Romero egon dira. Idazkaria Idoia Anzorandia izan da. Talde bietako bertsolariak, honeek:
Enkarterri/Ezkerraldea: Gazteen mailan Garikoitz Mancisidor, Koldo Villanueva eta Iker Portillo; nagusietan Asier Alcedo, Leire Portugués eta Ander Ucelay.
Uribe Kosta: Gazteetan Peru Irastorza, Oihan Díaz eta Mikel Arrate; nagusietan Naroa Torralba, Unai Mendiburu eta Paule Loizaga.
Hurrengo kanporaketea, azkena, bihar jokatuko da, Markina-Xemeinen. Lea Artibai eta Durangaldeko taldeek kantauko dabe. Saio horretako irabazleak Uribe Kostaren kontra jokatuko dau finalaurrekoetan, martiaren 28an Sopelan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!