Hego Uribek irabazi dau Igorreko kanporaketea

Bizkaie! 2019-03-14 13:53   Bertsolaritzea

Arratiaren kontra jokatu dau BBK Sariketako saioa.

Argazkiak: Bizkaiko Bertsozale Alkartea | Ikusi handiago | Argazki originala

Igorreko Arratia Institutuan jokatu da Bertsolari Gazteen BBK Sariketako bigarren kanporaketea, giro onean. Epaimahaikoen ustez, oholtzan alde handia egon da Hego Uribe eta Arratiako seikoteen artean, izan be, puntuazinoa holan geratu da: Hego Uribek 374 puntu eta Arratiak 285,5.

Ohiko moduan, talde bakotxa gazteen eta nagusien artean banatu dabe, 18 urtetik beherakoak alde batetik eta hortik 25 urtera artekoak bestetik. Dana dala, behin betiko puntuazinorako, kategoria bietako emoitzak batu ditue.

Hego Uribeko taldean, honeek sei bertsolariak egon dira: gazteetan, Itxasne Rodriguez, Gerizeti Zubiaurre eta Maider Altuna; nagusietan, Mikel Aiartzaguena, Ander Anakabe eta Peio Molinuevo. Arratiaren partetik, hauxe izan da seikotea: Unai Intxausti, Ekhi Burgoa eta Izaro Mazo gazteetan; eta Urko Iurrebaso, Oier Mendiolagoitia eta Amaiur Atxa nagusietan. Gai jartzailea Zihara Enbeita izan da.

Honenbestez, Hego Uribe finalaurrekoetan izango da. Fase horretan Uribe Butroe izango dau aurrez aurre, martiaren 27an Deustun jokatuko dan saioan. Arratiak, ostera, agur esan deutso aurtengo BBK Sariketeari.

Datorren astean jokatuko dira fase honetako azken kanporaketa biak. Batetik, martiaren 20an, Enkarterri/Ezkerraldeak eta Uribe Kostak kantauko dabe, Zallan. Bestetik, 21ean, Lea-Artibai eta Durangaldearen txandea izango da, Markina-Xemeinen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu