Uribe Butroe aurrera BBK Sariketan

Bizkaie! 2019-03-13 13:53   Bertsolaritzea

Mungian jokatutako saioan, etxekoek irabazi dabe Busturialdearen kontra.

Argazkiak: Bizkaiko Bertsozale Alkartea | Ikusi handiago | Argazki originala

Aspaldiko partez, Bertsolari Gazteen BBK Sariketea Mungiara heldu da, aurtengo edizinoko lehenengo kanporaketan. Uribe Butroe eta Busturialdeko seikoteak egon dira oholtzan, Ainhoa Urien gai jartzailearen esanetara. Publikoan, gehienbat, Legarda eta Bentades ikastetxeetako neska-mutilak ibili dira animoak emoten.

Ohiko moduan, kategoria bitan banatu ditue bertsolariak, gazteak eta nagusiak. Edade bakotxeko ariketak eginda, puntu guztiak batu ditue, eta Uribe Butroe izan da irabazle. Etxekoei 378,5 puntu emon deutsiez epaileek; Busturialdekoei, 351,5. Hortaz, finalaurrekoetan kantauko dau Uribe Butroek, martiaren 27an Deustun jokatuko dan saioan hain zuzen. Busturialdeak, ostera, amaitu dau aurtengo ibilbidea sariketan.

Uribe Butroeko seikotean honeek bertsolariak egon dira: Izaro Bilbao, Oier Rementeria, Amets Zulueta (18 urtera artekoetan), Aratz Errementeria, Txomin Aiartza eta Lurdes Ondaro (18 urtetik gorakoetan).

Busturialdearen ordezkari, Mungiara honeek sei bertsolariak joan dira: Olaia Cancelo, Ismael Aomar, Jokin Ansotegi (18 urtera arte), Iker Uriarte, Koldo Gezuraga eta Asier Galarza (18 urtetik gora).

Hurrengo kanporaketea, bigarrena, bihar bertan jokatuko da, martiaren 14an. Enkarterri/Ezkerraldea eta Uribe Kosta lehiatuko dira, Zallako Zinema Antzokian. Saio horretako irabazleak Uribe Butroe dauka zain finalaurrekoetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu