2018/11/15 18:00

Gipuzkoan, Amasa-Villabonako Subijana etxean. | Bertsolaritzea

Bertsolaritzea ikergai

18:00

Kazetaritzea eta bertsoa: errimen oihartzunaz lana aurkeztuko dau Antxoka Agirrek lehenengo. Jarraian, Luzia Alberro historialariak hartuko dau berbea: Xenpelar, Bilintx, Pello Errota, Pedro Mari Otaño, Txirrita eta Joxe Mari Lopetegi bertsolarien bertso-papelak iturri hartuz, herri xeheak Gipuzkoan 1830-1936 urteetan bizitako aldaketak zelan bizi izan zituen ikertu dau berak eta lan hori aurkeztuko deusku. Bertsozaletasunaren ikerketa soziologikotik abiatuta Postdodoismoa bertsolaritzan. Kulturea sortzeko eredu eraginkorrago baten bila ikerlanaz egingo dau berba Harkaitz Zubirik lehen zatia amaitzeko, eta galdera-erantzunei egingo jake tartea. Ondoren, antolatzaileok igaz saritutako proiektu bi ezagutuko doguz: Ane Labakaren eskutik, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko umorea aztergai, genero-ikuspegitik eta Beñat Muguruzaren Noka eta toka ahoskide... eta bertsolarien adiskide?. Azken lan horregaz lotuta, eta ekitaldiari amaierea emoteko, bertso saioa egingo dabe Agin Laburu eta Eli Pagola bertsolariek hitanoa erabiliz.

Sartzea doban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu