Bihar, hilak 16, errugbi finaletarako sarrerak salgai

Bizkaie! 2025-08-11 11:09   Kirola

Finalak, San Mamesen izango dira 2026ko maiatzaren 22 eta 23an.

Bihar, abuztuaren 12an, 12:00etatik aurrera, EPCRren (European Proffesional Club Rugby) web orrian, EPCR Challenge Cup 2026 finalerako eta Investec Champions Cup 2026 finalerako sarrera kopuru mugatua jarriko da salgai. Final horreek maiatzaren 22an eta 23an jokatuko dira, hurranez hurran, San Mamesen.

Kirol esperientziaz ahalik eta gehien disfrutau gura daben errugbi zaleei zuzenduta, bihar online jarriko dira salgai Early Bird Weekend Packages izeneko asteburuko pakete berezien kopuru mugatua, partidu bietarako sarrerak barruan izango dituenak: 1. kategorian, paketeak 165€ euroko prezioa izango dabe, eta 2. kategorian, barriz, 135€ euro.

Early Bird Weekend Packages sarrerak hemen erosi daitekez. Laster jakinarazoko da zein egunetan jarriko diran salgai gainerako sarrerak.

Eusko Jaurlaritzeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak Errugbiko Federazinoagaz, Athletic Clubegaz eta European Proffesional Club Rugbygaz (EPCR) egindako lankidetzeari esker, barriro be ekarriko ditue San Mames estadiora, 2018an izandako arrakasteari esker, kluben arteko Europako errugbi txapelketa nagusietako final biak.

San Mames egoitza bezela hautatzea historikoa izan zan 2018an, EPCRren finalen asteburua lehen aldiz errugbiko sei nazino tradizinonaletatik kanpo atondu zanean. Gloucester Rugby talde britainiarrak eta Cardiff Blues talde galestarrak inaugurau zituen finalak 2018an, Challenge Cupeko titulua lortzeko. Bestalde, Leinster Rugby eta Racing 92 Champions Cupeko finala jokatu eben. Leinster Rugby taldeak Txapeldunen Kopako titulua eskuratu eban orduan eta, Cardiff Rugby taldeak, barriz, Challenge Cup txapelketearen garaikurra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu