Euskadiko Orkestreak denporaldiari hasierea emongo deutso
2025-08-08 08:53 MusikeaDonostiako Musika Hamabostaldian, Guridiren Amaya obran parte hartuz.

Euskadiko Orkestreak abuztuaren 9an (20:00) estreinauko dau Kursaalen Donostiako Musika Hamabostaldian partaidetzea, Jesús Guridiren Amaya obreagaz; Gasteizko konpositorearen obra garrantzitsuenetako bat da, Hamabostaldian inoiz interpretau ez dana. Kutsu historikoa eta Wagnerren musika ikutua dauen euskerazko operea, Guridik konposau eban haren musika sormenaren gorenean. Opera horren kontzertu-bersinoa Diego Martin-Etxebarriak zuzenduko dau eta, Euskadiko Orkestreaz eta Easo Abesbatzaz gan, ahots ugari batuko ditu: Arantza Ezenarro (Amaya), Gillen Munguía (Teodosio), Marifé Nogales (Amagoya), Lucía Gómez (Plácida/Olalla), Juan Laborería (Asier / Ermitaua / Zalduna) eta José Manuel Díaz (Miguel / Mezularia).
Euskadiko Orkestreak interpretauko dauen beste obrea, baita Easo Abesbatzagaz batera be, Leonard Bernsteinen West Side Story da. Abuztuaren 20an izango da, 20:00etan, Kursaalen. Clark Rundellek zuzenduko dau ikuskizuna, baita kontzertu-bersinoan be, eta ahotsen atalean Miren Urbieta-Vega (Maria), Caspar Singh (Tony), Henry Neill (Riff), Nerea Berraondo (Anita) eta Jorge Ruvalcaba (Bernardo) izango dira.
Grabazinoak
Abuztuan zehar, Euskadiko Orkestreak hainbat grabazino egingo ditu. Miramonen Gabon kantak euskeraz grabau ziran hilaren hasieran, EITBgaz partekatutako proiektuan. Orain, orkestreak Pascual Aldaveren Akelarre obreareb erregistroagaz zarratuko dau hilabetea.
Denporaldi Sinfonikoa
Euskadiko Orkestrearen Denporaldi Sinfonikoa irailaren 29an hasiko da, Ravelen jaiotzaren 150. urteurrena ospatuz, Daphnis et Chloé obreekaz. Stefan Blunier eta Landarbaso Abesbatzaren zuzendaritzapean ibiliko da. Gainera, Miren Urbieta-Vega sopranoak Berliozeko Herminie orkestreagaz batera abestuko dau.
Daborduko, abonuak salgai dagoz hemen. Kontzertuetarako sarrerak, barriz, irailaren 1ean jarriko dira salgai hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!