'Poesia Orduak' irailaren 8an eta 10ean izango dira
2025-08-07 12:10 KultureaEuskal Jaiak programearen barruan.

Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Alkartea dira urtero irailean egiten diran Poesia Orduak errezitalen atontzaileak. Betiko lez, ikuskizun bi atondu dira, Victoria Eugenia Cluben, iluntzeko 19:00etan. Hilaren 8an, Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa (Jon Martin Etxebeste) eta hilaren 10ean, Itzalen tektonika (Itxaro Borda).
Gonbidapenak saio bakotxaren egunean bertan goizeko 11:30etik aurrera eskuragai egongo dira hemen eta Victoria Eugeniako leihatilan. Kartela Maite Mutuberria ilustratzaileak egin dau.
Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa saioan Irati Odriozola Zugarramurdi eta Ainhoa Ansa Zugarramurdi kantariekaz batera ibiliko da Jon Martin Etxebeste. Martin Lourdes Iriondo, Isilarasitako ahotsa (2024) liburuaren egilea da, eta egun horretan, testu irakurketea eta azalpenak emongo ditu. Halanda ze, abeslari urnietarra euskal kantagintzearen erreferente izan arren, ez da behar beste ezagutzen. Hau guztia autortzea bezela, abeslaria hil zala 20 urte betetzen diranean.
Itzalen tektonika ikuskizuna, barriz, izen bereko poesia liburutik abiatzen da, Susa argitaletxeak 2024an argitaratu ebana. Bilduma horretako poemak hartuta ikuskizuna osotu dabe Itxaro Bordak eta Joseba Irazoki musikariak. Bertan, hamalau edo hamabost testu inguru aurkeztuko ditue alkarrekaz, gaiak, erritmoak eta giroak proponiduz.
Poesia orduak Euskal Jaiak programan txertatzen da (aurton irailaren 3tik 14ra dira egitekoak). Tradizino handia dabe jai honeek Euskal Herrian, hainbat lekutan egin izan dira eta Donostiaren kasuan gainera jarraipena izan dabe. Hor ditugu estropadak, Sagardo Eguna, euskal jantzak, herri-kirolak... Euskal kultureak be haren espazioa izan dau Euskal Jaietan eta Poesia Ordua saioek leku hori betetzen dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!