Bilbo prest dago Aste Nagusirako

Bizkaie! 2025-08-11 12:46   Kulturea

500 jarduera baino gehiago eskainiko ditue.

Bilbo Aste Nagusiari hasierea emoteko azken zehetasunak prestetan dabil. Bederatzi egun horreetan, dibersinoa eta ilusinoa izango dira protagonista uriko txoko guztietan, abuztuaren 16tik (zapatua) abuztuaren 24ra (domeka). Horretarako, uriak kulturea eta aisia-jardueren programa osoa prestau dau, eta jarduera guztiak doban eta kalidadekoak izango dira, edade eta gustu guztietako publikoarentzat pentsatuak.

Pregoia Doctor Deseo taldeko musikari Francis Díez Rojo pregoilariak irakurriko dau, eta Txori Barrote Konpartsako Olatz Agirre Sagarna txupinerak botako dau txupina, eta horrekaz hasiko dira ofizialki jaiak abuztuaren 16an, zapatuan, arratsaldeko zazpietan, urtero milaka persona batzen dituan Arriaga Antzokiko balkoi enblematikoan egingo dan ekitaldian.

Kontzertuak

- Abandoibarra

  • Zapatuan, abuztuak 16, 23:30ean: Kai Nakai + Olatz Salvador + Maren.
  • Domekan, abuztuak 17, 23:30ean: Janus Lester + Dupla.
  • Astelehenean, abuztuak 18, 23:30ean: Coque Malla.
  • Martitzenean, abuztuak 19, 23:30ean: Bilboko Udal Musika Banda + Sorotan Bele.
  • Eguaztenean, abuztuak 20, 23:30ean: BOS + Mocedades.
  • Eguenean, abuztuak 21, 23:30ean: Alcalá Norte.
  • Barikuan, abuztuak 22, 23:30ean: Shinova.
  • Zapatuan, abuztuak 23, 23:30ean: Linaje.

- Europa Parkea: 

  • Eguaztenean, abuztuak 20, 00:00an: Rozalén
  • Eguenean, abuztuak 21, 00:00an: Gatibu Gazteagaz
  • Barikuan, abuztuak 22, 00:00an: 40 Sessions Aste Nagusia, Dani Moreno El Gallo eta David Álvarez DJagaz.
  • Zapatuan, abuztuak 23, 00:00an: DJ Megastar FM (Cadena 100), ondoko honeekaz: Nils Van Zandt, Chema Rivas, Kuve eta J Kbello.

- Plaza Barrian (kontzertu guztiak 23:00etan hasiko dira):

  • Zapatua, abuztuak 16:Bilboko Udal Musika Banda + Abraham Cupeiro.
  • Domeka, abuztuak 17: Ars Nova Napoli.
  • Astelehena, abuztuak 18: Agujetas y Gualberto.
  • Martitzena, abuztuak 19: Rebeca Rods & Black Light Gospel Choir.
  • Eguaztena, abuztuak 20: Mercedes Peón: Ingrávida.
  • Eguena, abuztuak 21: Xabi Aburruzaga.
  • Barikua, abuztuak 22: XXXII. Bilbo Reggae Splash 2025: Winston Reedy.
  • Zapatua, abuztuak 23: Acetre.

- Gizakunde Eleizean (kontzertu guztiak 20:30ean hasiko dira):

  • Zapatua, abuztuak 16: Zaruk – Hagada.
  • Domeka, abuztuak 17: Musbika Ensemble – Antonio Gaztañetaren bidaia.
  • Astelehena, abuztuak 18: Les Sylvains Ensemble – Aura soave di segreti accenti.
  • Martitzena, abuztuak 19: Iragana Betikotzen.
  • Eguaztena, abuztuak 20: Ensemble Kuraia.
  • Eguena, abuztuak 21: Northern Chellos – Violonchelos de película.
  • Barikua, abuztuak 22: Elaine Ensemble – Redescubriendo la música de mujeres compositoras.
  • Zapatua, abuztuak 23: Trio Philomene.

- Bilbainadak (Casila Iturrizar parkek Pergolan): 

  • Domeka, abuztuak 17: Los 5 Bilbaínos.
  • Astelehena, abuztuak 18: Bilbao Mapamundi.
  • Martitzena, abuztuak 19: Gau Pasa.
  • Eguaztena, abuztuak 20: Los Chimberos.
  • Eguena, abuztuak 21: Los 5 Bilbaínos.
  • Barikua, abuztuak 22: Gau Pasa.
  • Zapatua, abuztuak 23: Los Chimberos.
  • Domeka, abuztuak 24: Bilbao Mapamundi.

- Berbenak (Plaza Biribilean): 

  • Zapatua, abuztuak 16: Akerbeltz.
  • Domeka, abuztuak 17: En Esenzia.
  • Astelehena, abuztuak 18: Sukar.
  • Martitzena, abuztuak 19: Joselu Anaiak.
  • Eguaztena, abuztuak 20: La Fania.
  • Eguena, abuztuak 21: Muxutruk.
  • Barikua, abuztuak 22: Nueva Etapa.
  • Zapatua, abuztuak 23: Txapela Brava // A&B Show.

- Goatekeak (Casila Iturrizar parkek Pergolan): 

  • Zapatua, abuztuak 16: DJ Luis Carlos del Pozo (21:00etan) eta 70/80ko hamarkadak Radio Nerviónegaz (23:30ean).
  • Domeka, abuztuak 17: Nire Gau Handia, Espainiako poparen arrakastak eta klasikoak (23:30ean).
  • Astelehena, abuztuak 18: Asier Bilbao Show (23:30ean).
  • Martitzena, abuztuak 19: Mariachi Imperial Elegancia Mexicana (23:30ean).
  • Eguaztena, abuztuak 20:  Guillermo Garmendia, baladak eta boleroak (23:30ean).
  • Eguena, abuztuak 21: Los Chimberos, habanera-gaua (23:30ean).
  • Barikua, abuztuak 22: Alejo Stivel (23:30ean).
  • Zapatua, abuztuak 23:  Luis Carlos del Pozo DJa (21:00etan) eta Trigo Limpio (23:30ean).

- Bilboko Udal Musika Banda eta Txistulariak (Kontzertu guztiak goizeko 12:00etan izango dira Areatzako kioskoan).

  • Abuztuaren 17a, domeka: Jantzearen erritmoan.
  • Abuztuaren 18a, astelehena: Atxuritik Areatzara. Aida, El Caserío edo West Side Story lako klasikoen kontzertua, euskal musikea, zarzuelea eta musikal ezagunak buztartuz.
  • Abuztuaren 19a, martitzena: Zarzuelea, samba eta folk doinuko kontzertu arin eta bizia.
  • Abuztuaren 20a, eguaztena: Erromeria (Ballets Olaeta eta Bilboko Udal Txistulari Bandea).
  • Abuztuaren 21a, eguena: Iberoamerikako haizeak.
  • Abuztuaren 22a, barikua: Euskal Giroko Jaialdia, Irundik Ribaforadara (Elciegoko Gaiteroak).
  • Abuztuaren 23a, zapatua: Euskal Herriko Jaiak.
  • Abuztuaren 24a, domeka: Bilboko Konpositoreak.

- Bereziak:

  • Abuztuaren 15a, barikua: 11:30ean, kontzertua Juan XXIII plazan, Begoñako Basilikearen ondoan.
  • Abuztuaren 16a, zapatua: 23:30ean, Erroetatik sortutako oroimena Plaza Barrian.
  • Abuztuaren 19a, martitzena: 23:30ean, Sorotan Bele taldeagaz kontzertua Abandoibarran.
  • Abuztuaren 24a, domeka: 13:00etan, Txistularien Alardea Plaza Barrian.

Kantuz kantu itsasadarrean

Gainera, Bilboko Koral Alkarteak bat egingo dau Aste Nagusiko musika programazinoagaz, Israel Santamaria jazz hirukoteagaz batera, eta itsasadarrean ibiliko da abuztuaren 22an, barikuan, 10:30etik aurrera, Kantuz Kantu Zubiz Zubi jai-errepertorioagaz. Ibilbidea Itsasmuseumen hasiko da, eta Euskalduna jauregitik, Deustuko zubitik, Arrupe pasabidetik, Guggenheim Bilbao museotik, Zubizuri zubitik eta Udaletxeko zubitik pasauko da.

Txikigunea

Txikiguneak, Casilda Iturrizar parkean, familiak konbidaduko ditu bardintasunerako bidea egitera, eta NBEren 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuak be zabalduko ditu. 0 eta 12 urte bitarteko umeei egokitutako 30 jarduera ludiko baino gehiagoren bidez egingo da, eta, besteak beste, jasangarritasunari, kultura-aniztasunari, erantzukidetasunari, aniztasunari eta giza eskubideei buruzko balioak landuko ditue.

Abuztuaren 17tik (domeka) 24ra (domeka), gune horrek hainbat familia jarduera batuko ditu.

Gainera, espazioak irisgarritasun eta inklusino-neurriak izango ditu; izan be, autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) daben personentzako soinu alterazinorik bako ordu tarteak eskainiko ditu.

Balearen Desfilea

Itsas tradizinoa kolore, musikea eta konfeti eztandeagaz buztartuko da aurton be Balearen Desfilean. Aste Nagusiko lehenengo domekan, abuztuaren 17an, kaleak zeharkatuko ditu desfileak. Bali Baleak haren lagun ezinbestekoak alkartuko ditu kalejiran: Olagarroa, Txitxarroa, Txangurroa eta Txirla, arrantzale konpartsak, oihaneko animaliak eta musika-taldeak lagun, Kantauri itsasoko bizitea eta jaiaren erritmoa buztartzen dituan ibilbidean.

Ibilbidea 18:00etan hasiko da Plaza Biribiletik, Kale Nagusia eta Moyua Plaza zeharkatuko ditu eta Areiltza Doktorea kalearen inguruan amaituko da.

Aurtongo barrikuntzetako bat Mare Nostrum konpartsearen parte-hartzea izango da. 25 lagunek osotutako konpartsa horrek olatu erraldoiak eta jantzan dabilen medusak irudikatuko ditu, Kantauri itsasoaren erritmoa Bilboko Kale Nagusira eroanez.

Ibilbidean zehar ez da faltako itsasoko emakume langileak ordezkatzen dituan Lobas de Mar konpartsa ezaguna: saregileak, neskatilak eta arrain-ontziak betetzen dituenak; Trokobloco batukadea; Santutxuko Sama Siku fanfarrea, haize eta perkusino instrumentuz osotua; arpoinlariak eta horreen fanfarrea; Congo Massa ikuskizuna, afrikar faunako panpina erraldoiekaz (zebrea, antxope, jirafea, hipopotamoa eta tximino familia bat, besteak beste) Bilboko kaleak beteko dituana; eta Brass Street Boys, estilo itsastarrean jantzita, musikea eta umorez gainezka.

Bilbo Uria Nazinoarteko XXXIII. Su Lehiaketea

Su artifizialek Aste Nagusiko gauak argituko ditue barriro, 22:30ean, abuztuaren 16tik 23ra bitartean, nazinoartean arrakasta handia izan daben zortzi piroteknia-konpainiaren eskutik. Horreetako zazpi, abuztuaren 16tik (zapatua) 22ra (barikua), Bilbo Uria Nazinoarteko XXXIII. Su Lehiaketan izango dira, eta zortzigarrena, Arabako Pirotecnia Valecea konpainiak zarratuko dau programazino piroteknikoa abuztuaren 23an (zapatua).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu