Cesar Perez de Tudela Mendietxe Museoan izan da
2025-08-08 12:34 KirolaEspainiako alpinismoaren irudi enblematikoenetako bat da.
1940an jaio zan Cesar Perez de Tudela. Espainiako alpinismoaren irudi enblematikoenetako bat da. 1960ko eta 1990eko hamarkaden artean, estaduko alpinismoaren aitzindarietako bat izan zan, eta, mendian erreferente teknikoa ezeze, dibulgatzaile handia be izan zan. Komunikabideetan izan eban presentziari esker, goi mendiko mundua publiko generalistarengana hurreratzea lortu eban, bokazinoak biztuz eta naturarekiko grina eta gainditze personala transmitiduz.
86 urtegaz, Mendietxe Museoa bisitau dau, mundu osoko alpinisten akorduakaz eta errekonozimenduakaz konpromiso sendoa dauen gunea. Perez de Tudela lako persona mitikoa haren instalazinoetan egoteak autortza bizia egiten deutso mendiari, ahaleginari eta dibulgazinoari eskainitako ibilbide osoari. Haren bisiteak, museoa ohoratzeaz gan, gailur eta izotz artean bidea edegi ebenen ondarea babestearen garrantzia be gogorarazoten dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!