Alex Txikon: 'Mendietxe Museoa urte askotan buruan izan dodan proiektua da'
2025-01-20 08:00 BarriketanTxikonek eta haren lantaldeak amaitutzat emon dabe Odissey Annapurna 2025 espedizinoa. Halanda ze, azpendizitiz batek jota, espedizinoa bertan behera ixtera behartu dabe.
Horreezaz gan, Txikonek asko dauka esateko Azpeitiko Mendietxe Museoaren inguruan, izan be, bertoko kolaboratzaile eta arduradunetako bat da.
Kontuak kontu, Annapurnako gorabeherak eta Mendietxe Museoa ezagutzeko Txikonegaz izan gara.
1.- Lehenengo eta behin, zelan zabiz?
Bildur asko pasau dot. Lehenengo aldia da operazino-gelatik pasetan nazela. Holako gauzak ikustea ez deuste bildurrik emoten, baina norberari toketan jakonean... Ganera, horren ostean, lurrikarea egon zan. Ez ospitalean gengozala, ezpada hotelean. Goizeko 6:30ak aldean harrapau euskun. Eneko eta biok lo, esnau eta barriro be, kriston bildurra! Gero esan euskuen lurrikara izan zala eta gu hor, gelan lasai asko...
2.- Zein da zure asmoa orain? Hurrengo erronkea pentsauta?3.- Sajid Sappara dabil hor OddiseyAnnapurna25 horri ekinez eta polito, antza, eguraldiak larregi laguntzen ez deutsen arren, 7.000 metrotara heldu da...
Bai, Sajid heldu zan bigarren kanpalekura. Nepaliarrak, barriz, hirugarrenean dagoz, tontorrera heltzeko saiakerean, baina haizeak ez dau ixten.
Egia da, hiru egunetako lanean, lan-taldea laugarren kanpalekura heldu zala. Guk igaz ez genduana lortu, beraz, oso polita da aurton egin daben lana. Sajid dagoeneko Pakistanen dago eta Sara Iranen. Mattiak, barriz, berton jarraitzen dau nepaldarrakaz.
4.- Mendietxe Museoaren gorabeherak jorratu gura dodaz zeugaz. Zelan sortu zan hau guztia?6.- Zer ikusiko dau horra hurreratzen danak?
7.- Orain arte bisita gidatuk eta proiekzinoak be eskaini dozuez. Nor ekarri eta zer gai jorratu nork erabagiten dau?
Ez dago persona bat dedikazino horretan, halan ba, lan-talde batek osotzen dogu zeregin hori. Beraz, danon artean erabagiten doguz museoaren gorabehereak, baita boluntarioakaz be. Orain arte berbaldiak, hitzaldiak, proiekzinoak eta bisita gidatuak atondu ditugu eta holan jarraitzea gura dogu, hasieran finkautako esentziari eutsiz hain zuzen be.
Etorri gura dauenak, bihotzez egitea gura dogu baina bateren batek diru etekina atara nahiko baleu, kobrau egingo dogu eta berarentzako izango da. Baina, hori bai, guk esentziari eutsi nagi deutsagu, kriston tokia da-eta.
9.- Beste gauza bat komentau gura nahi deutsut, mendiak eta kurutzeen inguruan. Ze eretxi daukazu horren inguruan? Izan be, Euskal Herriko tontor askotan ikusten dogun gauzea da, batzutan bata besteari lotuta dagozela emoten dau. Horren inguruan, esaterako, Arrasateko Udalatx mendian urriaren 12an desagertu zan kurutzea eta ez dabe barriro jarriko...
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!