Zunbeltz Fullaondo: 'kirola, jarduera fisikoa sustatzea da gure asmoa'.
2026-05-04 07:55 BarriketanGetxok oraintsu inaugurau dau Faduran, Partur gunea, hormigoizko 21 pieza dituana. Instalazino hau kiroldegia eraldatzeko eta hobetzeko Thinking Fadura prozesuaren testuinguruan egin da, modalidade honetako adituen eta praktikanteen gomendioak kontuan hartuta.
Ekipamenduak 100m2-ko azalerea dau eta errugbi zelaiaren eta Fadurako kanpoko belodromoaren ondoan dago. Getxo Kirolak-en abonu-txartelagaz sartzea beharrezkoa ez dan parkeko gunean dagoanez, interesa daben persona guztiek libre eta doban gozau ahal izango dabe ekipamendu horretaz.
Getxo Kirolak izan da ekimenaren bideratzailea eta sortzailea.

Partur horren neurriak, berezitasunak, nork erabili leiken, jatorria eta holakoen gaineko azalpenak eskatu deutsaguz Zunbeltz Fullaondori, Getxo Kirolak entzutetsuko kirol arduradunari eta gustora egin dogu barriketaldia.
1.- Beren-beregi atondutako holako espaziorik ez da erraz topetan eta zaleek uriko elementuak erabili behar izaten ditue. Nori okurridu jakon Getxon holako gune bat eregitea?
Bai, egia da uriko elementuetan, jarleku, horma eta holakoetan ikusten dira gazteak hara eta hona baina ez dira aproposak eta beren-beregi eregitako parkur bereziak dira holako salto, trikimailu eta tranpak egiteko leku egoki baina jenteak jakin beharko leuke modalidade honetan indar handia behar dala hanketan eta besoetan, orekeari eustea be nahitaezkoa da.

Kontuak kontu, nerabe, gazte zein edadekoentzako da aproposa ekipamendua eta badakigu holako espazioak oso interesgarriak dirala.
2.- Hormigoizko blokeak ditu guneak, altueran, batzuk laburrak, beste batzuk luzeak, labirintoa emoten dau baina diseinua nork egin dau?
Alkarlanean, geu eta Bizkaiko Parkur taldea ibili gara, adituakaz eta danon artean sortu dogula esango neuke. Pare bat enpresa dagoz holako ekipamenduen munduan eta horreen eta beste aditu batzuen aholku eta laguntzeagaz posible izan da Getxon holako ekipamendua izatea.

3.- Nork erabili leike instalazinoa, edade tarterik badago? Arriskutsua be izan daiteke, zaintiratuak, bihurdurak eta izan daitekezalako...
Fadurako instalazinoetan dago, errugby eta futbol zelaien ondoan eta leku edegia da, ez da behar txartelik, ezta abonurik be. Faduran, badagoz leku batzuk zarratuak eta ordaindu edo pagau beharrekoak diranak, frontoia, tenisean ibilteko pistak eta baina parkurra leku edegian dago eta han edozein ibili daiteke, doban.
Ganerakoan, egia da arriskua be badagoala, dinamizatzaileri eta monitorerik ez dau topauko hara hurreratzen dan zaleak eta zaintiratuak, bihurdurak eta zauriak subertau daitekez...

4.- Bago eskularru, zapatilla berezirik edo holakorik?
Material berezirik ez dago eta bakotxa egurokoan darabilenagaz ibilten da parturrean. Hormigoizko piezakaz eginda dago baina normalean zapatilakaz dago kontaktua. Subertau daiteke jaustea eta eskuagaz heldu behar izatea eta urradurak sortzea.
5.- Lehiarik, txapelketarik badago?
Badakigu jakin egon badagozala baina gurean dabizenak olgetan dabizela pentsetan dot eta errespetuz ausartzen naz hori esaten, ez daitela inor mindu. Kirola sustatzea da gure asmoa.
Baina jakin daiala jenteak espazio edegia izateaz gan, tailer bi atontzekotan gagozala, herritarrentzat bata eta beste bat Getxo ikastetxeetako ikasleentzat. Baina aurreratuko deutsut, astean zehar eta astegoienetan saioak eskainiko doguzala zaleek modalidade honegaz bat egin gura badabe ahalik eta informazino gehien izan deien.
6.- Nondik nora dator partur modalidade hau?
Aditua izan barik, Frantziatik datorren espezialidadea dala esango deutsut, 80. hamarkadearen amaieratik 90eko hasierara bitartean sortutakoa, 2000. urtearen hasieran mundu mailan zabaldu zana. Maila fisikoan norberaren onena emotea, natureagaz kontaktua eta holakoak zabaldu dira.
7.- Kalistenia be hor dago burua eta maila fisikoa buztartzen dituan modalidadea...
Nahikoa buztartuta dagozala edo alkar elikatzea posible dala pentsetan dot eta ez ahaztu gure inguruan be badagozala lekuak, besteak beste, Ereagako hondartzan, Turismo Bulegoaren ondoan; eta Aixerrotako Fortearen ondoan.

Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!