Agus Barandiaran: 'emotea eta hartzea sano betegarria da'.

Koldo Isusi Zuazo 2026-04-27 07:45   Barriketan

Urte osoan zehar Bizkaian eta munduan 50+1 jantza talde jantzan jarri eta gero 2027ko martiaren 13an Barakaldoko Exhibition Centre entzutetsuan jai erraldoira 100 jantza talde, 1000jantzari jantzari baino gehiago batzea da asmoa.

X. Korrontzi Dantzan sekulakoa izango da, gurean egindako jantzari eta jantza taldeak moltsotuteko ekinbide ederra, duda barik, gure jantzak eta jantza taldeak suspertzeko eta zabaltzeko helburuari eutsiko jakola ukatzerik ez dago. 

Oinkari Dantza Taldea da Korrontzigaz askotan dabilena baina herririk herri, lekuan lekuko jantza taldeakaz ibiltea esperientzia zoragarria izango dalakoan gagoz.

Orain arte, Bilbo, Usurbil, Bermeo, Gatika, Lizarra eta izan dira hitzorduak eta eta herritarrek gozau dabe, konturatu barik transmisioan aparteko lana baita.


1.- X. Mundua Dantzanen harian, Zorionak Agus, 10 urte betetea be ez dalako txarra...

Urteurren biribila da eta hasieran proiektu laburra, emonaldi gitxikoa izango zala pentsau arren, hamar urte bete ditu proiektuak eta pozarren gagoz, 100 bat taldegaz edo ibili gara zuzenean eta hori da gure indarra eta esentzia, geure doinu, jantza, koreografia eta tradizinoa zabaltzen gabiz eta hori oso aberasgarria da. Proiektuaren maminari eustekotan, gustora gagoz Mundua Dantzan izenekoagaz jarraitzeko eta bitxikeria legez esango deutsut oraintsu Malasiako jantza eta tradizinoetan aditua dan bategaz ibili nazela berbetan baina Quebecen be egongo gara, txekiar errepublikan, Bartzelona, Madrilen...

Ganerakoan, jenteak badaki Korrontzi aspalditik dabilela ikuskizunak eskaintzen, 22-23 urte izango dira baina pozik gabiz, guretzako inportantea da Korrontzigaz erromeria giroa sortzea.

2.- Euskal folk musika talde batek inoiz atondu dauen ikuskizunik handiena da antza martxan dagoana...

Holako titularrak ez jataz larregi gustetan, berba potoloak erabilteko jokerea dago baina egia da trikitixea tarteko dala atondutako ikuskizun handia dala, gure erronkea da 2027ko martiaren 13an, sekulako jaia izatea, 100 jantza talde eta 1000 jantzari ingurugaz. Edozein herritan atondu zeinken erromeria BEC lako leku handira eroatea. Geugaz dabizen jantza talde asko ez dira profesionalak, pasinoa da euren motorra, zale amorratuak dira eta euren lana holako oholtza handietan ikustea upealakoa da, amesa.

3.- Ederra, benetan, herrietako jantzariak motibauta ikustea zuokaz jantzan dabizenean. Zer emoten deutsue herririk herri hurreratzen jatzuezan jantza taldeek?

Oso ederra. Pentsaizu hau guztia kasik kasualidadez sortu zan. Herrietan jentea bideoak grabetan eta ikusten genduzan, aurrerago euren kabuz koreografiak ikasi eta euren errepertorioan sartzeko. Holakoak ikusita pentsau genduan, alkarren artean ibilteko badagozala moduak eta horri ekin geuntsan. Saioetan emozinoa, urduritasun eta holako jarrerak ikusita, bai eurak eta bai geu be oso pozik gabiz eta danontzat aberasgarriak dira hitzorduak, emotea eta hartzea da betegarria, guretzat oso inportantea da geure doinu eta koreografiakaz zaleak jantzan ikustea.   

4.- Bizkaian eta munduan 50 jantza talde baino gehiago jantzan jartea da asmoa eta daborduko Bilbo, Usurbil, Bermeon eta beste herri batzuetan be ibili zarie. Jenteak badaki hamar urtean hor zabiziela jo eta su?

Bai. 50 + 1 da izenburua, idea dalako 51. hori Barakaldoko BEC entzutesuan egitea. Jenteak korrontzi ezagutzen dau, 22 urteko ibilbidean, gitxi izango dira gurrera etorri ez diranak [Barreka]. Baina kontua da Korrontzi eta jantzak buztartzea be ohikoa dala, azken aldion Oinkari Dantza Taldeagaz gabiz eta zaleek pozik hartzen ditue holako esperientziak. 

5.- Deskantsetako astirik barik, hurrengo hitzorduak noiz izango dira?

Gu hemen gagoz jenteari esker, gu zaleek, herritarrek horniduten gaitue eta hori baino botika hoberik ez dago eta kantsauta egon arren buruan beti jabilkuz ideak bueltan eta horreei be, zeozelan, heldu, bueltak emon, findu eta aurrera atara gura doguzalako.

Hitzorduei jagokenez, oraindino ez dodaz ahaztu Gatikan Intxurtxugaz egin genduanekoa eta Erriberrin Txibirikoakaz disfrutau genduana eta Bermon, Alkartasuna Dantza Taldeagaz be giro polita bizi izan genduan. Urtebeteko ibilbidean herri askotan ibiliko gara eta Bartzelonan, Madrilen edo hor zehar dabizanentzako be hitzorduak izango dira.

6.- Zer ikusiko dogu 2027ko martiaren 13ko ikuskizunean?

Hemetik BEC horretara tarte luzea dogu eta berotzen joateko aprobetxauko doguz 50 ikuskizun horreek eta 50 jantza talde ez dira han agertuko baina asko bai eta gure asmoa da 100 jantza talde eta 1000 jantzari inguru han batzea, musikariak be oholtzan izango dira eta jantzea protagonista dala holako ikuskizun bat atontzea, horixe bera da amesa, holakorik ez da gure inguran egin eta neuretzat be hunkigarria izango dala badakit, nire maisu Rufino Arriola eta beste batzuk be etorriko jataz burura

7.- Ikuskizun handiak eta txikiak be ez dira txarrak. Herri txikietan, lagunartean ala BEC erraldoian, nor bustorago?

Bietan, txikiak beti dauka grazia berezia baina alkar elikatzen dirala pentsetan dot. Herri horreetan guztietan sortzen dan jantzearen esentzia leku handi horretan ez dala galduko uste dot. 

6.-

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu