'Artearen Ibilbidea' Gernika-Lumon izango da
2025-08-07 09:51 KultureaEkimena Herriz Herri programearen barruan dago.

Abuztuaren 19tik 25era, Gernika aire zabaleko museo bihurtu da Artearen Ibilbidea erakusketeari esker. Ekimen hori BBK-k eta Bizkaiko udalek bultzatutako Herriz Herri programaren barruan dago, gizarte-eragin edo inpaktu sozial positiboko ekintzak sustatzeko.
Erakusketea ibiltaria, BBKren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko alkarlanaren emoitza da. Artea eta kulturea Bizkaira eta bizkaitarrengana hurreratzea dau helburu, espazio publikoetan kalidade handiko artelanen erreprodukzinoen bidez. Gernikako udalagaz batera egindako lankidetzeari esker egin da.
Historia Hilezkorrak lelopean, erakusketea Gernikako Merkurio Iturrian ikusi ahal izango da eta gai horrekaz zerikusia daben zenbait artelan esanguratsuren erreprodukzinoak izango dira (jatorrizko obrak Bilboko Arte Ederren Museoan dagoz). Jagozkien azalpen-audioak (euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) telefonotan doban deskargau ahal izango dira QR kode baten bidez. Gernikatik pasau ostean, Artearen Ibilbidea Busturira helduko da abuztuaren 26etik irailaren 1era.
Herriz Herri
Lehenengo edizinoan izandako arrakastearen ondoren, BBK-k barriz be jarri dau martxan Herriz Herri proiektua. Ekimen ibiltari horren helburua Bizkaian ahalik eta udalerri gehienetara joatea da, aukera-bardintasuna, gizarteratzea eta garapen jasangarria sustatzen dituen eta 2030 Agendeagaz eta GJHeagaz bat egiten daben proiektuak alkarrekaz lantzeko. Daborduko Bizkaiko 61 udalerrik bat egin dabe.
BBK-k bizkaitarren kohesinoagaz eta ondoizateagaz dauen konpromisoa erakusten du, katalogo barritua aurkeztuz; Artearen Ibilbideaz gan, lurraldeko hainbat udalerritan gauzatuko diran ekimen barriak jasotzen dira: kolektibo hori motibetako eta bardintasuna eta tratu ona sustatzeko gazteei zuzendutako proposamenak; emakumeari, inklusino edo gizarteratzeari edo kulturartekotasunari buruzko gaiak lantzeko ikaskuntza-komunidadeak; klima-aldaketeari buruz konzienziatzeko zikloa; eta 2030 Agendearen inguruan sensibilizetako umeentzako tailer ludikoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!