Euskaltzaindiaren lana autortu dau Eusko Legebiltzarrak

Bizkaie! 2018-09-28 10:21   Euskerea berbagai

Akademiaren mendeurrenaren inguruko adierazpen instituzionalak euskerearen batasunaren aldeko ahalegina azpimarratu dau.

Eusko Legebiltzarrean Euskaltzaindiari egindako harrerea (argazkia: Euskaltzaindia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Eusko Legebiltzarrak adierazpen instituzionala kaleratu dau, Euskaltzaindiaren ehun urteko ibilbidea autortu eta txalotzeko. Testuan, Legebiltzarrak Euskaltzaindiaren hasierea gogoratu dau, harrezkero egindako ahalegin eta lanakaz batera. Akademia sortu eta 60 urte geroago, Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatutuak erakunde aholku-emoile ofizial izentau eban euskerearen gaietarako, adierazpenaren arabera.

Era berean, euskera batuaren sorrerak euskerearen historian eta normalizazinoan dauen garrantzia autortu dau Legebiltzarrak: Euskerea gizarte-bizitzako hainbat jardunetara normaltasunez zabaldu ahal izateko ezinbesteko tresnea izan da. Amaitzeko, autorpen zabalagoa be egiten dau adierazpenak: Eusko Legebiltzarrak euskerearen estandarizazinoan ibilitako aitzindariak, personak, alkarteak eta, batez be, Euskaltzaindiaren ibilbide eta jardun akademiko eta historiko osoa autortzen eta eskertzen dau.

Ekimen honen bidez, Legebiltzarrak bat egin dau Euskaltzaindiaren mendeurreneko ekitaldiakaz eta euskal herritar guztiei dei egin deutse, urteurrenaren harira antolatuko diran jardueretan parte hartu deien.

Gaur, barikua, Osoko Bilkurea dau Eusko Legebiltzarrak Gasteizen. Hitzordu hori aprobetxauta, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak harrerea egin deutse Andres Urrutia euskaltzainburuari eta Akademiako beste ordezkari batzuei. Ekitaldian gogoratu dabe sei egun baino ez dirala faltau Arantzazuko Biltzarrerako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu