Gaur hasiko da Bilboko Aste Nagusiko kartela aukeratzeko botazinoa

Bizkaie! 2018-07-02 13:24   Kulturea

Botoa emoteko epea gaur, hilak 2, hasi eta barikuan, hilaren 6an amaituko da.

Bilboko Udalak Aste Nagusia iragarriko dauen kartela aukeratzeko botoa emoteko epea edegi dau; hain zuzen ere, gaur, hilak 2, hasi eta barikura arte, hilaren 6ra arte, emon ahal izango da botoa.

Aurreko urteetan legez, kartela bozketa-sistema mistoaren bidez aukeratuko da: erabagiaren balioaren % 66 herritarren esku egongo da eta ganerako % 33 epaimahaiaren esku.

Nola soinu halan zeinu, Zazpi bikote, Denok bat, Disfrutarás de las fiestas y respetarás las del prójimo como si fueran tuyas, Pinjaia eta Rock Stars (strike a pose) dira lehiaketako kartel finalistak. Horreen artean aukeratuko da irabazlea, modu honetan:

- Herritarren bozketa presentziala (% 33) Euskal Museora (Unamuno plaza, 4) joanda. Astelehenetik barikura, 10:00etatik 19:00etara (martitzenean zarratuta dago, asteko jaieguna hartzen dabelako). Botoa emoteko nortasun-agiria aurkeztu behar da (NAN, gidabaimena edo antzekoa).

- Udalaren webgunearen eta hedabide laguntzaileenen bidez egindako herritarren botazinoa: EITB, El Correo, Deia, Gara, Onda Vasca, Onda Cero, Cadena SER, Tele Bilbao, Radio Popular, Bizkaia Irratia, Bilbo Hiria, Orain.eus, Hamaika TB, El Nervión eta Radio Nervión (% 33).

- Epaimahaiaren erabakia (% 33).

Irabazleak 3.000 euroko saria jasoko dau eta 2018ko Aste Nagusia iragarriko dauen irudia berea izateko ohorea izango dau.


Parte hartzea % 9,4 gehitu da

Lehiaketara 175 kartel aurkeztu ditue, igaz baino % 9,4 gehiago (orduan 160 aurkeztu zituen). Jatorri askotakoak dira, besteak beste, Iparralde, Nafarroa, Bartzelona, Madril, Albacete, Valentzia, Sevilla eta A Coruñatik bialdutakoak; halan da be, gehienak bertokoak dira.

Finalistak aukeratzeko lehenengo balorazinoan, epaimahaiak kontuan hartu ditu kalidade teknikoa eta lehiaketako oinarriakaz bat etortea. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu