Kalifornian euskerea eta euskal kulturea irakasteko deialdia

Bizkaie! 2018-04-04 08:20   Euskaldunak munduan

Bakersfield-eko Euskal Etxeak, NABO erakundeak eta Etxepare Institutuak zabaldu dabe eskaintzea.

Euskal Jaia Bakersfielden (argazkia: Kern County Basque Club) | Ikusi handiago | Argazki originala

Kaliforniako Bakersfield urian euskerearen eta euskal kulturearen ganekoak irakasteko eta jarduerak antolatzeko persona baten bila hasi dira Kern County Basque Club (bertako euskal etxea da hori), Ipar Amerikako euskaldunen alkartea (NABO) eta Etxepare Euskal Institutua. Estaduaren barrualdean kokatutako uri horretako unibersidadean eta euskal etxean bertan emongo ditu ikastaroak.

Euskal Kultura atariak zabaldu dauen informazinoaren arabera, edozein euskaldun izan leiteke lanpostu horretarako hautagai, baldin eta era horretako zereginak beteteko gogoz badago. Prestakuntza espezifikoagoa eta beste ezaugarri batzuk balorauko ditue eta, behin persona bat aukeratuta, formakuntzea emongo deutsie. Euskal jatorrikoak izango dira ikasle batzuk, baina ez danak.

Hortaz, Amerikako diasporako euskaldunek zein Euskal Herritik joandakoek aurkeztu leikie hautagaitzea. Azken horreek, ganera, Kalifornia ezagutzeko eta esperientzia barri bat bizi izateko modua izango leukie. Aurreko urteetan, era askotako jentea ibili da lan horretan eta Bakersfieldeko Euskal Etxekoak pozik geratu dira guztiakaz.

Interesa daukienek NABOren Euskera arduradun Aitor Iñarragaz bat egin behar dabe, naboeuskara@gmail.com helbidearen bidez.

Era berean, gogoratu Nevadako Renoko Unibersidadea Jon Bilbao Euskal Liburutegirako teknikari bila dabilela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu