Renoko Unibersidadea teknikari bila dabil Jon Bilbao Euskal Liburutegirako

Bizkaie! 2018-03-27 11:31   Euskerea berbagai

Iñaki Arrieta Baro liburuzain titularraren agindupean lan egingo dau.

Nevadako Unibersidadearen Renoko egoitzea | Ikusi handiago | Argazki originala

Amerikako Estadu Batuetan be badago euskal kulturearentzako lekua, Nevada estaduko Renoko Unibersidadean, esaterako. Hango Jon Bilbao Euskal Liburutegian behargin baten bila dabiz, teknikari lanak egin daizan, eta deialdia zabaldu dabe, Euskal Kultura atariak jakitera emon dauenez.

Iñaki Arrieta Baro hango liburuzain titularraren esanetara, teknikari barriak hainbat betebehar izango ditu: Materialen zirkulazinoa jagotea, erabiltzaileei aholkuak emotea, katalogazinoan laguntzea eta abar. Arlo digitalari jagokozan zereginak be garrantzitsuak izango dira.

Hautagaiei ingelesez ondo berba egitea eskatzen jake eta, horrezaz gan, beste hizkuntza batzuk jakitea be balorauko da. Lehenik eta behin, euskerea, jakina. Baina gaztelaniaz edo frantsesez jakitea be kontuan hartuko dabe. Titulazinoa eta hiru urteko esperientzia be eskatuko deutsiez hautagaiei.

Teknikariak Renon bertan egingo dau lan, Jon Bilbao Euskal Liburutegiaren egoitzan. Euskal Herritik kanpo, euskal gaiei eskainitako artxiborik oparoena dago han. Deialdiaren ganeko argibide gehiago, ingelesez, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu