'The Shape of Water'

Karolina Almagia 2018-03-07 13:14   Zinema kritikak

Emakume bakarti baten eta munstro baten arteko istorio eder bat da. Hori baino ez, edo hori guztiori.

- Zuzendaria: Guillermo del Toro.

- Gidoia: Guillermo del Toro, Vanessa Taylor.

- Musikea: Alexandre Desplat.

- Aktoreak: Sally Hawkins,  Doug Jones,  Michael Shannon,  Octavia Spencer,  Richard Jenkins, Michael Stuhlbarg,  Lauren Lee Smith,  David Hewlett,  Nick Searcy,  Morgan Kelly, Dru Viergever,  Maxine Grossman,  Amanda Smith,  Cyndy Day eta  Dave Reachill.

- Produkzino-etxea: Bull Productions / Fox Searchlight.

- Generoa: fantasia, dramea, thrillerra. 

- Iraupena: 119 min.

- Balorazinoa: 4/5

Oscar sarietan irabazle izan dan The Shape of Water ipuin bat da eta holan ikusi behar da. Emakume bakarti baten eta munstro baten arteko amodiozko istorio eder eta samurra. Hori baino ez, edo hori guztiori.

Fabula honetan, pertsonaien perfilak esanguratsuak dira: munstro bat, garbitzaile mutu bat, emakumezko langile baltz eta pobre bat, adineko gay bat, espia errusiar bat…

Elisa protagonistea bakartasunaren eta enpatiaren sinbolo da. Bere eguneroko bizimodua irudien bidez erakusten deusku Del Torok, berba barik. 50 hamarkadako Estadu Batuetan kokatua, irudien poterea hain fuertea da ze, musikaz lagunduta, oso erraza da uniberso horretan zehar norbere burua eroaten ixtea. Komiki klasiko bat gogoratu eragiten dau.

Arpegiratu egin jako jazoten dana eta argumentua flojoak dirala. On-gaiztoen filma dala, ezuste gitxigaz, estereotipoz betea. Ez dauela sakontzen, oso bakuna dala. Eta holan da. Baina horretaz ahaztuten bazara, jarri zaitez eta gozau. Horretarako egina dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu