Herrien izen-emotea hasi da Euskaraldian

Bizkaie! 2018-01-25 09:20   Euskerea berbagai

Auzoak, herriak zein eskualdeak apuntau leitekez, apirilaren 8ra arte.

Euskaraldiaren aurkezpena, 2017ko zemendian Bilbon | Ikusi handiago | Argazki originala

Zemendian Euskaraldia-11 Egun Euskaraz ekimena martxan jarteko pausuak emoten hasi dira dagoeneko. Euskerearen erabilerearen aldeko egitasmo zabal horren inguruan sortzen hasi diran dinamikak batzeko ordua heldu da eta, horretarako, izena emoteko epea zabaldu dabe antolatzaileek. Herririk herri antolatutako taldeei dei egin deutsie.

Euskaraldiaren bultzatzaileek zehaztu dabenez, herrietako euskalgintzako eragileak (Udaleko euskera saila, euskaltzaleen alkartea, euskaltegia, norbanakoak eta abar) alkarlanean ibiltea da ekimena eraginkorra izateko ezinbesteko ezaugarria, eta, izena emon aurretik, alkarlan hori martxan ipintea komenidu da.

Herriak erreferente nagusi diran arren, bestelako lurralde batzuetan be antolatu leitekez Euskaraldia bultzatzeko ekimenak: Auzoetan, eskualdeetan eta bestelakoetan. Herri txikien kasuan, eskualdeka batzea eraginkorragoa izan leitekeela uste dabe Euskaraldikoek.

Izena emoteko epea zabalik egongo da apirilaren 8ra arte. Webgunean agiri dan formularioa bete behar dabe interesa daben herriek. Norbanakoek izena emoteko epea, ostera, irailean zabalduko dabe eta parte-hartzaile bakotxak ahobizi edo belarriprest izango dan erabagiko dau. Euskaraldia-11 Egun Euskeraz zemendiaren 23tik abenduaren 3ra egingo dabe, Euskal Herri osoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu