Mikel Martinez eta La Basu, 2018ko Farolin eta Zarambolas

Bizkaie! 2018-01-24 09:48   Kulturea

Zezeilaren 8tik 13ra egingo dira Aratusteak Bilbon.

La Basu, 2018ko Zarambolas | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Inauterietako pertsonaia ospetsuenak dira Farolin eta Zarambolas, jaietako espirituaren ordezkari. Aurten, euskal kulturan ibilbide oparoa egin daben sortzaile bi aukeratu ditue pertsonaia horreek gorpuzteko: Mikel Martinez aktorea eta Café-Bar Bilbaoko arduraduna izango da Farolin; eta Elena Caballero, La Basu rap abeslaria Zarambolas.

Farolin pertsonaia esparru publiko edo profesionalean ezagutzea lortu dauen bilbotar bat izaten da urtero (ez dau zertan Bilbon jaioa izan, baina uriagaz lotura sendoa izan behar dau). Bilboren izena hitzetik hortzera darabilen personea da Zarambolas eta bere ustea Semper Plus Ultra (Beti harago) esaldiak laburbatzen dau.

1984an sortu zituen Farolin eta Zarambolas, aratuste tradizionaletan ohikoa izaten dalako era horretako pertsonaien bidez gaizkileen epaiketen parodiak egitea. Hain zuzen be, Bilboko Aratusteetako ekitaldi nagusietako bat Farolin eta Zarambolasen epaiketea izaten da. Beti-betiko ohiturea Bilboren izakerara egokitzea da, azken baten, pertsonaia horreen helburua.

Zezeilaren 8tik 13ra bitartean egingo ditue Aratusteak aurten Bizkaiko uriburuan. Kartela aurkeztu dabe dagoeneko, Farolin eta Zarambolas nortzuk izango diran be badakigu eta, hortaz, ia dana prest dago ospakizunari ekiteko.


Mikel Martinez

Ez Dok Hiru bikoteatroaren kideetako bat da, antzerki obrak sortu, produzidu eta antzezten ibilten da Patxo Telleriagaz batera. Aktore-pertsonaia biren alkarrizketetan oinarritutako berbazko umorea eskaintzen dabe, edozein txokotara heldu ahal izateko moduko formatuan eta euskera hutsez.
Bilbon, Plaza Barriko Café Bilbaoren zaindaria dogu, tradizino handiko tabernea eta aratusteetan apain-apain mozorrotu ohi dana.


La Basu

Egungo hip-hop ezsenako erreferenteetako bat dogu Elena Caballero, La Basu izenaz ezaguna. Urte ugari egin ditu euskerazko rap musikea herririk herri zabaltzen. Aneguriagaz batera Eskina Femenina proiektuaren arduradunatariko bat da, emakumeek egindako rap musikea ezagutuarazo eta zabaltzeko sortutakoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu