Non izan zan Igor Elortzaren lehen plazea?

Bizkaie! 2017-12-04 08:05   Bertsolaritzea

OHARRA: Facebook profilean erantzuna emoteaz gan, bizkaie@bizkaie.biz-era bialdu mesedez zuon datuak eta e-posta, .pdf formatoan daukaguzan gonbidapenak bialdu ahal izateko.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako, abenduaren 17rako, sarrera barik geratu bazara, ez arduratu, Bizkaie! agerkariak sarrera bikotx bi daukaz gure irakurleen artean zozketatzeko. Izenburuko itaunari erantzun zuzena emon eta aurrera, zerrendan sartuko zarie.

OHARRA: Facebook profilean erantzuna emoteaz gan, bizkaie@bizkaie.biz-era bialdu mesedez zuon izen-abizenak eta e-posta helbidea, .pdf formatoan daukaguzan gonbidapenak bialdu ahal izateko. Zozketea abenduaren 13an egingo dogu.


Igor Elortza

Durangarra da Igor, 1975ean jaioa. Umetan Kurutziaga ikastolan ikasi eban bertsotan Jon Lopategigaz eta Durangoko bertso eskolan Santi Belarregaz. Eskolarteko txapelketetan nabarmendu ondoren, oso gazterik hasi zan helduakaz be lehian eta plazan. Arteagazko zaletasuna eta gizarte-gaiak ardatz, bertsogintzea barriztau daben egitasmoetan ez eze bestelako adierazpide batzuetan be badabil lanean: bertso doinu barriak, bertso-musika taldeak, bertsotramak, antzerki eta telebista gidoigintzea, gazte literaturea, artikulugintzea, publizidadea, markagintzea... Milazak saio egin ditu honezkero, bost bider izan da Bizkaiko txapeldun eta Euskal Herriko hiru finaletan lehiatu da. Kultur eragiletzan be ibili izan da, Bertsozale Alkarteko eta Plateruena Durangoko Kafe Antzokiko zuzendaritzakide izan da, eta Euskal Herri mailako zein tokiko talde eta Alkarte ugarigaz alkarlanean be hainbat egitasmotan hartu dau parte. Sorkuntzea dau lanbide.

Injinerutza Teknikoa Topografian titulua atera eban EHUn, Euskal Kulturearen Transmisinoa graduondokoa egin eban MUn eta Enpresa eta Erakundeen Komunikazino Zuzendaritza masterra UABn.

Datu legez baino ez bada be, Izurtzan, 1989ko udaberrian egin eban kobrautako lehenengo saioa. 1000 pezeta izan ziran.

Orain, barriz, Donibane Lohizuneko saioa irabazita sartu da abenduaren 17ko finalean; zemendiaren 26an jokatutako saioan bigarren sailkatuari, Maialen Lujanbiori 2,5 puntuko aldea atera eutson.


Barakaldoko BECen (Bizkaia) jokatuko da 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala

Abenduaren 17an, goizeko 11:00etan hasiko da finala eta bazkaltzeko tartearen ostean ekingo deutso finalari zortzikoteak: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Unai Agirre eta 2013ko txapelduna, Amets Arzallus. Aurkezleak, barriz, Inazio Usarralde Arantzadi, Maite Berriozabal Berrizbeitia, Joana Itzaina Malharin eta Saroi Jauregi Aiestaran izango dira.

 

Finalerako autobus eta bazkaritarako txartelak, martitzenera arte

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera joateko garraio publikoa edo antolakuntzeak jarritako autobusak erabiltea gomendatzen dau Bertsozale Alkarteak. Abenduaren 5era arte egongo dira salgai Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako autobus zein bazkaritarako txartelak: www.bertsosarrerak.eus atarian dagoz eskuragai biak.

Abenduaren 17an, Barakaldoko BECen egingo den finalera garraio publikoan joatea gomendatu dau antolakuntzeak eta, esangura horretan, Bertsozale Alkarteak autobusak antolatu ditu Aizpurua Autobusak taldeagaz lankidetzan, eta eskuragai dagoz www.bertsosarrerak.eus webgunean. Txartela erostean bidaiari bakotxak bere abiapuntua aukeratu leike emongo diran aukeren artetik, eta abenduaren 12an jakinarazoko da ordutegia; erosketea egiteko erabili dan posta elektronikoan mezu bat jasoko dabe informazino horregaz; ganera, www.bertsozale.eus webgunean be kontsultagai egongo da informazinoa; abiapuntua edozein izanda be, 14 euro balio ditu autobus txartelak.

Behar bereziren bat daben bidaiariei aurrez jakinarazotea eskatzen deutse Bertsozale Alkarteak, zerbitzu egokia emon ahal izateko. Horretarako, 943 69 41 29 telefonora deitu edo bertsosarrerak@bertsozale.eus helbidera idatzi behar dabe.


Bestelako zerbitzuak BECera heltzeko

Bertsozalek antolatutako autobusez gan, Barakaldoko BECera heltzeko hamaika modu dagoz garraio publikoa erabiliz: ohiko autobusak, metroa edota trena.

BECera metroz joatea da aukeretako bat, Ansio geltokia da gertuen dagoan metro geltokia, 2. zonakoa. Esate baterako, San Mames metro geltokiak loturea egiten dau Renfe trenagaz eta Termibus autobus geltokiagaz. Bestalde, Donostia, Durango edo Txorierri ingurutik trenean bazatoz, Zapikaleak/Casco Viejo geltokian hartu zeinke BECrako metroa; Bermeo/Gernikatik trenean bazatoz, Bolueta geltokian hartu metroa; eta, Orduña, Kaltzada eta Karrantzatik bazatoz, barriz, Abando geltokian.

www.metrobilbao.eus eta www.euskotren.eus helbideetan dituzu ordutegiak eta prezioak. Metroa edo trena erabilteko arrunta edo Barik txartela erabili zeinkez (banakako edo taldekako txartela).


Bazkaritarako txartelak be eskuragai

Bizkaia Arenatik berrogeita hamar metrora izango da bazkaltzeko aukerea finalaren egunean. Batetik, mahaiak eta aulkiak izango dira bazkaria etxetik eroaten dabenek jan ahal izateko, eta bestetik, Iruña Catering enpreseak eskainitako bazkaria be egongo da; bigarren aukera honetarako, txartela eskuratu behar da www.bertsosarrerak.eus atarian; martitzenera arte izango da horretarako aukerea (18 euro).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa