Unibersidadeko euskerazko on-line eskaintzea aztertuko dau UEUk hilaren 10ean
2016-06-01 08:29 Euskerea berbagaiDonostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egingo dabe jardunaldia. Mundu zabalean unibersidadeko ikasketak on-line egiteko gero eta aukera gehiago dagoz eta euskerea arlo horretan ze egoeratan dagoan eta aurrera begira ze erronka egongo diran aztertuko dau UEUk.
Iñaki Alegria UEUko zuzendariak eta Iratxe Esnaola jardunaldiaren koordinatzaileak aurkeztu dabe Euskerazko on-line eskaintzea unibersidadean: egoera eta erronkak izeneko topaketea. Interneten euskeraz dagoan eskaintzeaz gogoetea egin, erakundeen asmoa jaso eta unibersidadeek daukiezan erronkak aztertzea izango da jardunaldiaren asmoa, Alegriak eta Esnaolak azaldu dabenez.
Internet bidezko eskaintzea gero eta zabalagoa dala azpimarratu dau Alegriak. Kataluniako UOC unibersidade edegiaren adibidea ipini dau. Euskal Herrian, ostera, erderazko eskaintzea badagoala baina euskerazkoa oso urria dala uste dau. UEU bera, beste erakunde batzukaz alkarlanean, hutsune hori beteteko ahaleginean dabil, baina Alegriak dino oraingoz emoitzarik ez dala lortu.
Halandabe, UEUk uste dau baikor egoteko arrazoiak badagozala eta euskerazko on-line unibersidade batek onura ugari ekarriko leukezala ganeratu dau. Hain zuzen be, hilaren 10eko jardunaldiak ekarpena egin nahi dau alor horretan, hausnarketea bultzatuta eta dagozan aukerak aztertuta.
Helburu nagusi bi izango ditu topaketeak, Iratxe Esnaola koordinatzailearen esanetan. Batetik, gaur egungo egoerearen argazkia ateratzea. Bestetik, euskerazko on-line irakaskuntzak dituan erronketan sakontzea. Gai garrantzitsua dala eta horren ganeko gogoetea plazaratu nahi dabela zehaztu dau Esnaolak.
Jardunaldia Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko ekitaldi aretoan egingo da, bagilaren 10ean, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30ak arte. Doban parte hartu leiteke, baina aurretik izena emon behar da (hemen). Besteak beste, jardunaldian izango dira Euskaltzaindiko Andres Iñigo, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mikel Irizar, Mondragon, EHU eta Deustuko unibersidadeetako ordezkariak eta UOC-ko Carles Sigales.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!