Elikagaien etiketetako informazinoaren harian

Amaia Laforga Dietetika Eta Gizaki Elikaduran Diplomatua 2007-06-01 02:00   Jan edanak

Etiketako informazioa adi irakurtea komenidu da fabrikatzaileak kontsumitzailearen aurrean hartu dauen konpromisoaren ezaugarria baita. Arauak, oro har, etiketeak argia eta zorrotza izan behar dauela xedatzen dau, ezaugarri, osoketa, izaera, kopuru, jatorri edo fabriketako moduari jagokonez; kontsumitzaileari nahasterik ez sortzeko modukoa izan behar dau.

Ontziratutako elikagaien etiketetan azaltzen diran datuak oso garrantzitsuak dira kontsumitzaileentzat, izan be, erositako produktuen ezaugarriak ez eze, elikagai horren prezio eta kalidadearen arteko gorabeherak agiri dira.

Etiketako informazioa adi irakurtea komenidu da fabrikatzaileak kontsumitzailearen aurrean hartu dauen konpromisoaren ezaugarria baita. Arauak, oro har, etiketeak argia eta zorrotza izan behar dauela xedatzen dau, ezaugarri, osoketa, izaera, kopuru, jatorri edo fabriketako moduari jagokonez; kontsumitzaileari nahasterik ez sortzeko modukoa izan behar dau.

Ontziratutako elikagaiei buruz bi informazino-mueta dagoz: orokorra (danek agertu behar dabena) eta nutrizinoari buruzkoa, aukerazkoa izanik, danek ez dabe eskaintzen. Erosi dozunaren funtsezko ezaugarriak ezagutzeko balio dau informazino orokorrak. Nutrizionalak (betebeharrekoa ez dan arren, asko baloretan da), elikagaiaren nutrizino-ezaugarriak jakinarazoko deutsoz kontsumitzaileari: kaloriak, nutrienteak, zuntz-kopurua, bitaminen mueta eta kantidadeak, mineral-gatzak, etab.


Zelako datuak agertu behar ditu ontziratutako elikagaien etiketeak?

Nahitaez estadu espainolean produktuak dauen izena agertu behar dau: ez dauka zerikusirik aurkezpen edo marka komertzialagaz, izenagaz baino. Berbarako, ez da gauza bera jogurra eta esne-postrea, edota fruta-zukua eta fruta-nektarra. Elikagai batzuen etiketan berariazko kalidadea, bariedadea, kategoria komertziala (apartekoa, lehen mailakoa, bigarren mailakoa, etab.) eta kalibrea be adierazo behar da. Barazki eta fruta freskoen jatorria be adierazo behar da.

Osogai-zerrendea: kantidadearen arabera aitatzen dira osogaiak, kantidade gehieneko osogaia zerrendan lehenengo postuan adierazoz eta jarraian beste osogaiak beheranzko ordenean.

Ontziratutako produktu solidoen kopuru garbia pisutan agertzen da, elikagai likidoena, barriz, bolumenetan.

Iraungitze-datak, oso galkorrak diran produktuak kontsumiduteko azken hilebetea eta eguna adierazoten ditu.

Kontsumidutea komenidu dan data agertzen da, hilebetea eta eguna zehaztuz, produktuaren iraunaldia 3 eta 18 hilebete bitartekoa baldin bada. Hori baino iraupen luzeagoko produktuetan, ‘... urtearen amaierea baino lehenago kontsumidutea komenidu da’ adierazoko dau etiketeak.

Datu horreez gan, kasu gehienetan bestelakorik be agertzen da etiketan, besteak beste, kontserbazinorako baldintza bereziak, enpreearen izena, produktuari jagokon fabrikazino-lotea eta jatorria, Europako Batasunatik kanpo datorren ala ez...


Nutrizinoari buruzko etiketea

Nutrizino-alorreko etiketearen formatoak bi dira gaur egun: eskematikoenak, ondoko ordenean, balio energetikoa, proteina, karbohidrato eta gantzen kopurua besterik ez dau adieraozten. Besteak, zabalagoa izanik, azukerez, gantz-azido saturatuez, zuntzaz eta sodioaz emoten deutso informazinoa kontsumitzaileari. Halan da be, bi etiketetako edozeinek emon leike bestelako osogaien (kolesterol, bitamina, mineral-gatz, almidoi eta abarrez) gaineko informazinoa.

Produktu batek zenbat eta zelako nutrienteak dituan ezagutzeko sano baliogarria da. Estadu espainolean nutrizinoari buruzko etiketak xedatzen dituan arautegia -ur mineralei eta osogarri dietetikoei apliketan ez jakena- arautua dagoanez, etiketa hori agertzea ez da nahitaezkoa, agerpenean nutrizino-alorreko ezaugarriak (kaltzio ugarigaz aberastua, kolesterol gitxikoa edo A eta E bitaminez osotua...) aitatzen dituen produktuetan izan ezik.

Askotan elikagaien funtzino osasungarria adierazo nahi dabe etiketan, modan baitago ‘elikadura osasungarria’. Horretarako, arauak betez fabrikatzaileek formula desbardinak erabilten ditue, kontsumitzaileei iruzur egin barik. Honakoak dira erabilenak:

Etiketan jarritakoa

Esanahia

Gantz libre, edo azukera libre

0.5 gr. baino gitxiago anoan

Gantz urriko osoketea

3 gr. edo gitxiago

Kolesterol librea

2 mg. baino gitxiago anoan

Kolesterol urriko osoketea

% 25 baino kolesterol gitxiago, jatorrizko elikagaiagaz konparatuz

Kaloria libre

5 kaloria baino gitxiago anoan

Kaloria urrikoa

40 kaloria edo gitxiago anoan

Light

Hiru bider kaloria gitxiago edo % 50 gitxiago gantzetan jatorrizko elikagaiagaz konparauta

Gatz edo sodio libre

5 mg. baino gitxiago anoan

Sodio urriko osoketea

140 mg. edo gitxiago ontzian, edo % 25 sodio gitxiago jatorrizko elikagaiagaz konparauta

Gatzik bakoa

Ez da gatzik edo sodiorik eransten. Baina elikagaiak berak euki leike era naturalean


Etiketan ondokoak ez dira agertu behar

Elikagaiak holako edo bestelako gatxei aurre egiteko edo osatzeko propiedadeak dituala adierazotea galarazota dago eta gainera arautegia urratzea da. Ez dogu sinistu behar, beraz, ‘hazurrak indartzeko’ edo ‘kolesterola erreguletako lagungarria’ lako mezurik. Era berean, onartezina da, elikagai batek ezaugarri bereziak dituala azaltzea, holako produktu guztiak ezaugarri horrexetakoak diranean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu