Entrekota parrillan patata eta hirugihar terrineagaz

Benat Ormatetxea Jauregibarria Jatetxeko Sukaldaria 2007-05-14 02:00   Jan edanak
Kaixo irakurleok, oraingoan okelea landuko dogu, erabat modu tradizionalean preparauko dogu entrekota, izan be, produktu honek ez dau onartzen preparetako beste modurik. Baina guk errezeteari ukutu berezia emoteko guarnizinoa preparauko deutsagu, patateagaz eta hirugiharrez egindakoa. Goazen ba ikustera zelan egiten dan kartako plater hau.

Kaixo irakurleok, oraingoan okelea landuko dogu, erabat modu tradizionalean preparauko dogu entrekota, izan be, produktu honek ez dau onartzen preparetako beste modurik. Baina guk errezeteari ukutu berezia emoteko guarnizinoa preparauko deutsagu, patateagaz eta hirugiharrez egindakoa. Goazen ba ikustera zelan egiten dan kartako plater hau.


Entrekota parrillan patata eta hirugihar terrineagaz

Osogaiak (Lau lagunentzat):

- Entrekota: kilo bat.
- Hirugiharra: kilo erdi.
- Patatea: 300 gramo.
- Idiazabal gaztaia: 200 gramo.
- Pipermorroa: 200 gramo.
- Kipulea: 250 gramo.


Zelan egin
:

Zatitu behiki-solomoa, egin azalean ebagi batzuk sareta bat irudikatuz eta erre parrillan. Hornigai legez jarriko dogun terrinea tarteko: forrau burdin molde bat hirugihar-xerrakaz eta barruan tartekatu honako osogai honeen geruzak: patatea, hirugiharra eta gaztaia. Egin laban tenperatura ertainean (150 gradutan) ordu eta erdi. Hotzitzen danean, atara moldetik eta zatitu. Konfitau tipulatxa batzuk eta atara platerera erretako pipermorro-zerrenda batzuen gainean. Amaitzeko, bota maldon gatza entrekotari eta lagundu biarnesadun saltsa-ontzi bategaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu