Concassé tomatea

Benat Orametxea Jauregibarria Jatetxeko Sukaldaria 2007-04-13 02:00   Jan edanak

Oraingoan guarnizino berezi bat landuko dogu, concassé tomatea, hain zuzen; merezidu dau ikastea zelan egiten dan ze ia plater guztien laguntzaile oso ona da eta, gainera erraza preparetan eta momentu batean egitekoa da. Jantzi amantala eta hasi gaitezan arrain, okela, entsalada zein hasierako plateretarako balio dauen guarnizino hau preparetan.

Kaixo irakurleok oraingoan guarnizino berezi bat landuko dogu, concassé tomatea da eta merezidu dau ikastea zelan egiten dan; ia plater guztien laguntzaile oso ona da eta, gainera erraza preparetan eta momentu batean egitekoa da. Jantzi amantala eta hasi gaitezan arrain, okela, entsalada zein hasierako plateretarako balio dauen guarnizino hau preparetan.


Concassé tomatea

Osogaiak (4 lagunentzat):

- Berakatz atal bat.
- Azukerea.
- Gatz fina.
- Prijiduteko tomatea, kilo bat.
- Oliba-orioa.


Zelan egin:

Azala errazago kentzeko tomatea galdarraztau eta zuritu gero. Kendu haziak eta xukatu. Ondoren, fin-fin txikitu dana. Jarri ontzi batean berakatz txikitua orioagaz batera, eta, behin berakatzak kolorea hartzena dauenean, gehitu tomatea. Itxi egiten su txikian denpora dezente. Amaitzeko gatz eta azukera puntuan jartea baino ez jaku geratuko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu