Artxo-saiheskia polentagaz

Benat Ormaetxea Jauregibarria Jatetxeko Sukaldaria 2007-02-19 01:00   Jan edanak

Kaixo irakurleok, San Joseak hur dagozanez, okasinorako artxoa kozinetako errezeta berezi bat ikasiko dogu. Berezia eta era berean, etxean erraz egiteko modukoa. Ia ba gustetan jatzuen artxoa preparetako modu hau.

Kaixo irakurleok, San Joseak hur dagozanez, okasinorako artxoa kozinetako errezeta berezi bat ikasiko dogu. Berezia eta era berean, etxean erraz egiteko modukoa. Ia ba gustetan jatzuen artxoa preparetako modu hau.

Artxo-saiheskia polentagaz

Osogaiak:

- Artxo-saiheski bi.
- Esnea, litro lauren.
- Berakatz atal bi.
- Gurina, 30 gr.
- Hiru arrautz.
- Idiazabal gaztaia, 15 gr.
- Tomate txiki bat.
- Oliba baltza, 15 gr.
- Perejila

Zelan egin:

Garbitu ondo saiheskiak eta okelarik barik itxi hazurrak. Gorritu zartaginean eta amaitu laban egiten. Behin eginda, ebagi saiheskiaren alde bat odola dariola itxita. Polenta egiteko: irakin esnea berakatzagaz eta gurinagaz. Irakiten hasten danean, hautseztatu polentagaz. Itxi irakiten, eta gehitu arrautza-gorringoak eta esne-gaina. Emon beste irakinaldi bat, guztiz egin arte. Azkenik, gehitu oliba baltza, perejila eta julianan txikitutako tomatea. Azken buruan, lagundu astigar-jarabeagaz, eta arxto-ur urritu bategaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu