Baserriko oilaskoaren bularkia Idiazabalegaz beteta

Benat Ormaetxea Jauregibarria Jatetxeko Sukaldaria 2006-12-11 01:00   Jan edanak

Kaixo irakurleok. Honezkero gabonetara begira gagoz danok eta etxean erabilten doguzan osogaiak batuko doguz. Oraingoan, baserriko oilaskoaren bularkia erabiliko dogu baina era berezi batean preparauta, Idiazabal gaztaiagaz barrubeteta.

Kaixo irakurleok. Honezkero gabonetara begira gagoz danok eta etxean erabilten doguzan osogaiak batuko doguz. Oraingoan, baserriko oilaskoa erabiliko dogu, oso normala baita gabonetan etxeetan oilaskoa egotea jateko. Oilaskoaren bularkia jango dogu baina era berezi batean preparauta, Idiazabal gaztaiagaz barrubeteta. Goazen, ba, sukaldera, zelan egin ikustera eta ikastera.

Baserriko oilaskoaren bularkia Idiazabalegaz beteta

Osogaiak (4 lagunentzako)

- Oilaskoa: 2 kg.
- Idiazabal gaztaia: 250 gr.
- Esne-gaina: 0,1 l.
- Kipulea: 100 gr.
- Gurina: 75 gr.
- Latako artoa.
- Patatea: 200 gr.
- Cava: 0,25 l.
- Boilurra: 40 gr.
- Pikillo piperra: 4 ale.
- Azukerea: 100 gr.
- Perejila

Zelan egin

Atara bularkiak oilaskoari eta bete esne-gainetan urtutako gaztai apur bategaz. Prijidu orio apur bategaz eta sartu laban. Ostean, preparau arto-pure apur bat. Horretarako, sueztitu kipulea gurinagaz, gehitu artoa, txikitu eta orea egin. Gero, egin patata-milorri bat pureagaz. Saltsea egiteko, urritu cavea, gehitu hegaztien saltsa-hondoa eta trufa laminatua. Horren ondoren, egin pikillo piperren karamelua, hau da, karamelu argia egin ostean gehitu pikillo piperrak. Gero, txikitu dana eta apaindu perefil prijidu apur bategaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu