The omen

Joseba Terreros 2006-06-20 02:00   Zinema kritikak

Remake honek hamabi miloe dolar batu zituan Estadu Batuetan izandako estreinaldian, antikristoaren zenbakiak modu esanguratsuan agertu ziran eguenean, hatan be (2006-06-06).

- Zuzendaria: John Moore.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 110 minutu.
- Antzezleak: Julia Stiles (Kathryn Thorn), Liev Schreiber (Robert Thorn), Mia Farrow (Baylock andereñoa), David Thewlis (Jennings), Pete Postlethwaite (aita Brennan), Michael Gambon (Bugenhagen), Seamus Davey-Fitzpatrick (Damien Thorn), Nikki Amuka-Bird (Becker medikua), Reggie Austin (Portman), Marshall Cupp (Haines).
- Gidoia: David Seltzer.
- Musikea: Marco Beltrami.
- Argazkia: Jonathan Sela.
- Muntaia: Dan Zimmerman.
- Jantziak: George L. Little.

Egia esan, film honen enpresa banatzaileak bete-betean asmau dau; izan be, remake honek hamabi miloe dolar batu zituan Estadu Batuetan izandako estreinaldian, antikristoaren zenbakiak modu esanguratsuan agertu ziran eguenean, hatan be (2006-06-06). Marketing lan bikaina, benetan.

Pelikula honetako trama eta oinarria ez da jatorrizko lanetik aldentzen, garapenean aldaketa txikiak egonagaitik be. Beraz, lan hau ezin da balorau aurreko filma kontuan hartu barik, eta horren inguruan, argi dago ez daukana bestearen indar eta kalidaderik. Edo, beharbada, ez dauka ezustekorik bape emoterik, aldez aurretik ikus-entzule guztiok istorioaren jakinaren ganean gagozalako. Kontuak kontu, film honek euki behar leukean giro izugarri eta ilun hori nahiko apalduta agiri da. Ez dago aparteko bildur sentsazinorik eta kontakizuna tarte izugarri txiki batzuek hornidutako ohiko thrillerra dala emoten dau.

Bestalde, antzezleak ez dira izar handiak eta, lana txukun bete arren, asago dagoz Gregory Peck edo Lee Remick-en karisma eta entzutetik. The omen ez da batzuek itxaroten eben baizen txarra, baina bizitasun barik azaltzen da eta ez gaitu bape harritzen. Horra hor akats nagusia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu