The mistress of spices

Joseba Terreros 2006-06-16 02:00   Zinema kritikak

The mistress of spices ustezko fabula honetan Tiloren tirabira erromantiko eta personalen barri emoten deuskue.

- Zuzendaria: Paul Mayeda Berges.
- Herrialdea: Erresuma Batua.
- Iraupena: 90 minutu.
- Antzezleak: Aishwarya Rai (Tilo), Dylan McDermott (Doug), Nitin Ganatra (Haroun), Anupam Kher (Abuelo de Geeta), Sonny Gill Dulay (Jagjit), Nina Young (Doug-en ama), Toby Marlow (Doug gaztea), Caroline Chikezie (Myisha), Padma Lakshmi (Geeta), Paul Bhattacharjee (Satish).
- Gidoia: Gurinder Chadha eta Paul Mayeda Berges; Chitra Banerjee Divakaruni-ren nobelan oinarrituta.
- Musikea: Craig Pruess.
- Argazkia: Santosh Sivan.
- Muntaia: Alexandro Rodríguez.
- Jantziak: Stewart Meachem.

The mistress of spices ustezko fabula honetan Tiloren tirabira erromantiko eta personalen barri emoten deuskue. Tilo gazteak ganerako personen arazoak sentidu eta euren iragana nahiz geroa ikusteko botere harrigarriak daukaz. Halanda ze, indiar honek, bere dendan salgai daukazan espezieen laguntzaz, beti topetan ditu bezeroek daukiezan problemei aurre egiteko urtenbiderik egokienak. Edozelan be, botereoi eutsi ahal izateko, nahiko arau zorrotzak bete behar izango ditu. Horreetariko bat maitemintzeko debekua da.

Aiswarya Ray indiar ezin ederragoak antzeztua, film honen istorioak kulturei eta komunidade bereko personei zor ei jaken leialtasuna hartzen dau abiapuntutzat, guztiz enpagugarria dan drama sasi erromantiko, ustez misteriotsu, lar ezti eta handiustea aurkezteko. Pelikula hau ikustea diabetiko bati azukerea emotearen antzekoa da. Ganera, protagonistearen off-eko ahotsak kantsagarriago bihurtzen dau berez nahiko burubako eta sinisgatxa dan kontakizun motela.

Espezieen ganeko irakasgai zabalaren barri euki ostean, betekada ikaragarria sentiduten da, azukereak eta era guztietako eztikeriek sortutakoa, hatan be. Hori bai, protagonistearen edertasuna eta filmaren kolore nahiz argazkia film honi darion gozokeriaren parekoa da, neurriz kanpokoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu