De battre mon coeur s'est arete
2006-05-05 02:00 Zinema kritikakJacques Audiard zuzendariak zinean ohikoak ez diran unibersoetara eroan gaitu lan serio honen bitartez. Honako hau pelikula zirraragarria da, grinatsua, eta kalidadez eta gusto onez eginda dago bai istorioari bai berori aurkezteko aukeraturiko bideari jagokenez. Gidoia be sendoa da eta antzezpenak maila onekoak.
- Zuzendaria: Jacques Audiard.
- Herrialdea: Frantzia.
- Iraupena: 107 minutu.
- Antzezleak: Romain Duris (Tom), Niels Arestrup (Robert), Aure Atika (Aline), Emmanuelle Devos (Chris), Linh Dan Pham (Miao-Lin), Jonathan Zaccaï (Fabrice), Gilles Cohen (Sami), Anton Yakovlev (Minskov), Mélanie Laurent (Minskov-en neskalaguna).
- Gidoia: Jacques Audiard eta Tonino Benacquista; James Toback-en 'Fingers' (1978) filmean oinarrituta.
- Argazkia: Stéphane Fontaine.
- Muntaia: Juliette Welfling.
Tom-ek (Romain Duris) 28 urte daukaz eta, inertziak bultzatuta, etxegintzearen negozio ilun, lohi eta basatian aitaren pausoei jarraitu beharko deutsela emoten dau. Baina, halako batean, ezusteko topaketa baten ondorioz, pianoaren zaletasunari ostera be oratu eta kontzertista bihurtu ahal izango dala sinistu gura izango dau, bere bizimodu gordin eta krudelari iges egiteko urtenbide modura-edo. Pianoari adorez eta ausardiaz ekingo deutso, irakasle txinatar baten laguntzaz.
Jacques Audiard zuzendariak zinean ohikoak ez diran unibersoetara eroan gaitu lan serio honen bitartez. Honako hau pelikula zirraragarria da, grinatsua, eta kalidadez eta gusto onez eginda dago bai istorioari bai berori aurkezteko aukeraturiko bideari jagokenez. Gidoia be sendoa da eta antzezpenak maila onekoak.
Ez da harritzekoa 'De battre mon coeur s'est arete' filmak 2005ean Frantziako Zine Akademiak emondako zortzi zesar jadetsi izana. Kontakizuna indartsu eta erakargarria da, beharbada zinean jorratzen ez diran inframundu horreetariko baten barri emoten deuskulako, gizaki guztion alde ilun nahiz ahulen kontrapuntua agirian iminiz. Ganera, istorioak ameseten garrantzia azpimarratzen dau epelkeria barik eta guztiok atsegin dogu lantzean-lantzean aurrera egiteko akulua izaten diran guzurrak sinistea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!