¡¡AY! ¡YA!¡. Macarena Recuerda Shepherd

2020/12/29 - 2020/12/30

Bilboko Azkuna Zentroan. |Antzerkia

'Señora de rojo sobre fondo gris'. Jose Sacristan

2021/01/10 19:00

Basauriko Social Antzokian. |Antzerkia

Sarrerak agortuta

Johañe Etchebest izango da Euskal Kultur Erakundeko zuzendari barria

Bizkaie! 2020-12-22 13:36   Kulturea

Karguan 24 urte egin dituan Pantxoa Etchegoinen lekukoa hartuko dau.

'Kaskarot'. Atx Teatroa

2020/12/30 18:00

Leioako Kultur Leioan |Antzerkia

'Andrezaharraren manifestua'

2020/12/27 12:00

Eako Eskolondon |Antzerkia

Antzerkia, musika eta poesia.

Mari Luz Esteban eta Metrokoadroka kolektiboko Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias eta Jurdana Otxoa.

Oskar Alegriaren 'Aritzakoa' filmaren estreinaldia

2020/12/27 18:00

Eako Eskolondon |Ikus-entzunezkoak

Antolatzailea: HEA alkartea.

Oskar Alegriaren 'Aritzakoa' filmaren estreinaldia

2020/12/26 18:00

Eako Eskolondon |Ikus-entzunezkoak

Antolatzailea: HEA alkartea.

'Antonio Trueba (1819- 1889). Bizkaiko Kronista'

2020/07/21 - 2021/05/02

Sopuertan, Enkarterriko Museoan. |Erakusketak

Antonio de Truebaren, Galdameseko kronista, historialari eta idazlearen, ganean inoiz egin dan erakusketa handiena, jaio zaneko 200. urteurrenean. Egilearen kultur kontakizuna jatorrizko 100 pieza baino gehiagoren bitartez eregiten da, liburuen, dokumentuen, elementu etnografikoen, margolanen edo ilustrazinoen artean.


Bizkaiko Batzar Nagusiak
erakundeak eta Abellanedan dagoan Enkarterriko Museoak lau hilebetez luza dabe orain arte Antonio de Truebaren bizitzearen eta lanaren inguruan egindako atzera begirako garrantzitsuena. Antonio de Trueba XIX. mendeko euskal eskubideen eta foruen alde egin eban erreferenteetako bat izan zan.

V. Santas Pascuas

2020/12/25 .

Iruñan. |Musikea

Informazino gehiago eta sarrerak hemen.

Egitaraua:

Abenduak 25 2020, barikua
EL COLUMPIO ASESINO + BELAKO (Escenario Joven)
19:30 (ateak 18:00) / Navarra Arena

Abenduak 26 2020, zapatua
PABLO UND DESTRUKTION (Escena SantasPascuas)
13:00 (ateak 12:30) / Zentral

Abenduak 26 2020, zapatua
ZETAK + KETEKALLES (Escenario Joven)
19:30 (ateak 18:00) / Navarra Arena

Abenduak26 2020, zapatua
CHELIS_/GÖO (Escena SantasPascuas)
20:30 (ateak 20:00) / Zentral

Abenduak 27 2020, domekea
BRECHA (Escena SantasPascuas)
13:00 (ateak 12:30) / Zentral

Abenduak 27 2020, domekea
JUÁREZ + JON ULECIA Y CANTINA BIZARRO (Escena SantasPascuas)
19:30 (ateak 19:00) / Zentral

Urtarrilak 02 2021, zapatua
ANDREA SANTIAGO (Escena SantasPascuas)
13:00 (ateak 12:30) / Zentral

Urtarrilak 02 2021, zapatua
LOS ESTANQUES (Escena SantasPascuas)
20:30 (ateak 20:00) / Zentral

URTARRILA 03 2021, domekea
SÍLVIA PÉREZ CRUZ (Auditorioa)
19:30 / Baluarte

Urtarrilak 08 2021, barikua
MARÍA JOSÉ LLERGO (Auditorioa)
20:00 / Baluarte

Urtarrilak 09 2021, zapatua
MARÍA ARNAL Y MARCEL BAGÉS (Auditorioa)
20:00 / Baluarte

VI. Ahots Baten

2020/12/28 .

Azpeitiko Dinamoa sormen gunean. |Bertsolaritzea

Lauzpabost eguneko egonaldia izaten dana saio bitako ekimena izango da aurten: Abenduaren 28an eta 29an izango da Azpeitiko Dinamoa sormen gunean. Goizeko 9:30ean hasiko dira jarduerak egun bietan; 18:30ean amaituko da saioa lehen egunean, eta 19:45an bigarren egunean, egun bietako jarduna amaitzeko ikuskizuna eskainiko baita. Otorduari dagokionez, San Agustinen egongo da bazkalduko aukerea.

Lehen egunean, literatura eta bertsoa izango dira ardatz: Iratxe Retolaza literatura adituak hasiko dau saioa, eta arratsaldean Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolariak batuko dira taldera. Bigarrenean, Xanti Agirrezabala aktoreak eta Mursego kantariak hartuko dabe parte; amaitzeko, Agirrezabalak Satiro bere bakarkako antzezlana eskainiko dau.

Gabonetako oporraldian egiten da Ahots Baten, 2015ean lehena egin zanetik. Sorreratik erantzun bikaika izan dau parte-hartzaileen artean, eta sortzaile gonbidatuak be gustora geratu izan dira esperientziagaz.

PETTI

2020/12/27 18:00

Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxean. |Musikea

Leioako Umore Azokeak badauka kartela

Bizkaie! 2020-12-22 11:06   Kulturea

Alessandro Avallone valentziarrak diseinau dau.

Kalakan, Baga-Bigako talde barria

Bizkaie! 2020-12-22 10:54   Musikea

Xoriñoa kaiolan.

IX. Izeta Sariketea

2020/12/27 11:00

Iruritako Gizarte Bilgunean. |Bertsolaritzea

16 bertsolari gaztek hartuko dabe parte IX. Izeta Sariketan, abenduaren 27an. Nafarroako Bertsozale Alkarteak eta Baztango Udalak atonduta egun osoko sariketea izango da: goizean kanporaketa bi zortzina bertsolarigaz eta hortik sei sailkatuko dira arratsaldean finala jokatzeko.

16 bertsolari gaztek hartuko dabe parte IX. Izeta Sariketan

Bizkaie! 2020-12-22 10:10   Bertsolaritzea

Datorren domekan, abenduaren 27an, jokatuko da sariketea Iruritako Gizarte Bilgunean.

Bizkaiko merkatarien online plataformea izango da Eup!

Bizkaie! 2020-12-22 09:47   Pil-pilean

Konsumo-ohitura barrien aurrean denda txikiak indartzea da helburua.

Foruko San Kristobal ermitan balio historiko handiko Kristo aurreko hilarria topau dabe

Bizkaie! 2020-12-22 09:29   Kulturea

Harri sakratu bat da, mendez-mende gurtutakoa.

'Bederatzikoa'. Andoni Egaña bertsolaria eta Xabier Lizaso pianistea

2020/12/23 19:00

Getxon, Muxikebarri Antzokian. |Bertsolaritzea

BEDERATZIKOA OBREAREN ESTREINALDIA

Hainbat obra egin ditue alkarregaz, besteak beste, Bi arreba eta Garai hura gara. Orain, barriz, Bederatzikoa dakarre, Getxoko Muxikebarri Antzokian estreinauko dabena abenduaren 23an, 19:00etan.

250 urte dira Beethoven musikari handia jaio zala. Bederatzi sinfonia egin zituan, nahiz baden hil zanean hamargarrena abian ebala esaten dauenik be.

Bederatzikoa edo bederatzi puntukoa bertso neurri bat da, Beethovenen sasoitik gaur arte heldu dana. Pernando Amezketarrak, esaterako, erabilten eban eta Beethovenen garaikidea zan. Azken Euskal Herriko Txapelketa Nagusietan, buruz burukoaren errematetzat, bederatziko bana bota behar izaten dabe bertsolariek... Beethovenen obra eta biziteari errepasoa emoteagaz batera, bertsogintzan hain berezi izan dan neurri horretan sortutako bertso gogoangarrien errepaso bat egingo da saioan.

 

Askabide alkarteari emon deutse Emakunde Saria

Bizkaie! 2020-12-22 08:33   Pil-pilean

Prostituzinoan eta gizarte bazterketan dagozan emakumeei laguntzen 35 urte daroaz.

700 saio baino gehiago galdu dira 2020an

Bizkaie! 2020-12-22 08:17   Bertsolaritzea

Hamarretik sei saio ez dira egin eta 735.000 euro ingurukoa da galera ekonomikoa.