Telebistako azken nobedadeak Gasteizko FesTVal jaialdian, abuztuaren 31n hasita

Bizkaie! 2021-08-30 13:09   Pil-pilean

Estreinaldien artean, ETBren Baserria saioaren denporaldi barria dago.

'Baserria' saioa (argazkia: ETB) | Ikusi handiago | Argazki originala

Abuztuaren 31tik irailaren 5era egingo dabe Gasteizko FesTVal, telebistako saioei eta telesailei eskainitako jaialdia. Telebista tradizionaleko zein plataformetako nobedadetik interesgarrienak ezagutu ahal izango dira, baita aurkezle, aktore eta zuzendarien berbak entzun be. 

Laster telebistan ikusi ahal izango doguzan zortzi saioren estreinaldiak hartuko ditu aurtengo FesTValek. Tartean, euskerazko nobedade bat, ETBren Baserria saioaren denporaldi barria. Baserriko bizimodua urira eroatea izango da saioaren funtsa. Klaudio Landa aurkezleak reality honen nondik norakoak azalduko ditu Gasteizen. 

Beste estreinaldiak honeek izango dira: Lola, Lola Floresen bizitzan oinarritua; Celebrity Bake Off, jente famatua gozogintzan ipiniko dauen saioa; Ana Millán aktore eta umoregilearen telesailaren denporaldi barria; Todos mienten telesaila; Ana Tramel telesaila; Masterchef Celebrity lehiaketearen denporaldi barria; eta Los hombres de Paco-ren itzulerea. 

Sariak irailaren 4ko galan banatuko ditue, Iradier Arenan. Ohorezko sarituen barri emon dabe dagoeneko: Ana García Obregón eta Pablo Motos aurkezleak eta AntidisturbiosHierro eta Pasapalabra saioak.

Pantailea izango da, beraz, FesTValen bitarteko nagusia, baina musikearen bidez be transmitiduko dabe telebistearen magia. Izan be, Fuera de serie izenburupean, kontzertu berezia eskainiko dau irailaren 5ean Gasteizko Udal Musika Bandeak. Telesailetako soinu-banda eta doinu ezagunak joko ditue. Bestetik, irailaren 2an, Ene Kantak ikuskizuna hartuko dau iradier Arenak.

2021eko FesTVal jaialdiko egitaraua hemen (PDF).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu