2026/10/01 20:00

Bilboko BBK Salan. | Musikea

14. Tracking Bilbao. ROCÍO SAIZ + LA BASU.

20:00
  • Rocío Saizek aldarrikapena, irudiak eta musikea buztartzen ditu zuzenekoetan eta desengainuak, maitasunik bako zein maitasunezko sexua, hartu-emonak eta errutineagaz gozetako eta deskonektetako beharra jorratzen ditu. Amor Amargo eta Autoboicot y descanso lanen ondoren, hirugarren albuma atontzen dabil: El deseo es un misterio y el sexo su funeral. Horrezaz gan, aktore lanak be egiten ditu, Que no se te note lehen liburua argitaratu dau eta zuzendari legez egingo dauen lehen filma, Échame a mí la culpa, atontzen dabil.
  • La Basu, Elena Caballeroren izen artistikoa, Euskal Herriko raparen aurrendarietakoa da. 20 urte baino gehiagoko ibilbide musikalagaz, indarrez betetako zuzenekoak eta letra zorrotzak eskaintzen jarraitzen dau.

    Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu