2026/10/09 - 2026/10/13

Basauriko Social Antzokian. | Ikus-entzunezkoak

Inurri Itsuak (Las Ciegas Hormigas) filmaren estreinaldia.

11:30

Urriaren 9an Inurri Itsuak (Las Ciegas Hormigas) filmaren estreinaldia zinema-aretoetan. Social Antzokian be ikusteko aukerea izango da urriaren 9, 10, 11, 12 eta 13an, arratsaldeko 19:00retan.

Igor Legarretak zuzendutako eta Ramiro Pinillaren izen bereko eleberrian oinarritutako filma da.
Bizkaia, 1935. Ekatx baten ondoren, ikatzez beteta Ingalaterrako ontzi bat hondaratu egin da. Gauez, Algortako bizilagunak kostaldera bertaratu dira, urre baltz hori batzeko gogoz. Sebas Jauregirentzat, zorionerako bidea da topakuntzea; Josefa emazteak, barriz, usain txarra hartzen deutso. Emazteari jaramonik egin barik, Sebasek ekatx gogorrean barrena gidatuko ditu semeak. Ahaleginak eta bi egingo ditu familiak, negua arindu daiten edo, betiko kondenau deiezan ikatza babesteko.

  • Zuzendaria: Igor Legarreta.
  • Gidoilariak: Andoni de Carlos eta Igor Legarreta.
  • Protagonistak: Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Patxi Bisquert, besteak beste.



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu