2026/09/25 19:00
Bilboko Azkuna Zentroan. | Musikea'Arte Askotarikoa'. BILBOKO UDAL MUSIKA BANDA.
Claudia Carballo Gonzálezek hartuko du batutea, X. Zuzendaritza Topaketetan parte hartu ondoren, Bilbao Musika Nazioarteko Saria irabazi eban zuzendaria.
Hitzorduak Bilbao Musikagaz lotura berezia dauen protagonistea izango dau: Claudia Carballo González zuzendariak Bilbao Musika Nazinoarteko Zuzendaritza Saria eskuratu barri dau, 2026an egindako X. Zuzendaritza Topaketetan parte hartu ondoren. Saxofonista eta zuzendari gazteak Maestro Collado III. Lehiaketako Lehen Saria eta Badajoz Hiria Musika Bandearen Zuzendaritzako Nazinoarteko XV. Ikastaroko Nobel Saria jaso ditu, biak zuzendaritzan egindako ibilbideari lotutako autortzak. Era berean saxofonista lanetan Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian trebatu da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
