Miren Artetxe nagusi Hazparneko saioan
2026-09-21 08:01 BertsolaritzeaHendaiarra zuzenean sailkatu da finalaurrekoen lehenengo itzulira.
500 lagunetik gora batu diraHazparneko Mendeala gelan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioan. Aritz Bidegain Aire gai-jartzailearen atzetik sartu dira bertsolariak, zozketeak erabagitako ordenean:
- Eki Mateorena Zozaia.
- Miren Artetxe Sarasola.
- Unai Anda Delika.
- Maddi Ane Txoperena Iribarren.
- Xabat Galletebeitia Abaroa.
- Peru Abarrategi Sarrionandia.
Ariketa puntuagarriak egin ostean, Miren Artetxe Sarasola izan da puntu gehien batu dituen bertsolaria, 709 puntu. Beraz, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetako lehenengo itzulira eta Eibarren kantauko dau urriaren 31n. Ondoren geratu diran bertsolariek lehenenengo fasea amaitu arte itxaron beharko dabe finalaurrekoetara sailkatu diran edo ez jakiteko.
Holan geratu dira puntuazinoak:
- Miren Artetxe Sarasola_____________709
- Maddi Ane Txoperena Iribarren______691
- Xabat Galletebeitia Abaroa_________672
- Unai Anda Delika_________________636,5
- Peru Abarrategi Sarrionandia________631
- Eki Mateorena Zozaia______________589,5
Epaile lanetan Aitor Jimenez Tolosana, Bakarne Urreaga Etxeberria, Iban Thicoipe, Jon Diaz de Mendibil Sarasti, Mirari Azula Aurrekoetxea, Miriam Juaristi Urizar eta Unai Muniain Caballero ibili dira; idazkari lanetan, barriz, Ainhoa Goñi Castañares eta Itxaro Juaristi Olaetxea.
Ofiziotan ibili dira bertsolariak lehenengo: zortziko handian eta zortziko txikian. Puntua jarrita hiru bertso egin eta gero, ofiziotan barriro, hamarreko txikian. Azkenik, ganbarako lana: Begietara begiratu diozu. Ez dakizu sinetsi edo berriro gezurra erraten ari zaizun. Hiruna bertso bota deutsee gaiari sei bertsolariek.
Ohiko moduan, bertsolarien agurrakaz amaitu da saioa.
Datorren astegoienean, Altsasun eta Lekeition
Zapatuan Altsasun eta fomekan Lekeition.
Saio bietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian. Bestela, saioaren egunean bertan leihatila 15:30ean zabalduko da. Saioa hasi baino ordubete lehenago zabalduko dira ateak, 16:00etan. Sarrerak zenbakitu bakoak dira, beraz, garaiz sasoiz ibiltea gomendatzen da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
