2026/09/09 19:30
Bartzelonako San Agustin baseleizan. | Ikus-entzunezkoak'Txillareko Sukaldaria' Bartzelonan.
19:30
Bartzelonako Euskal Etxeak gonbidauta, Bartzelonara doaz Txillareko Sukaldaria taldeko kideak. Irailaren 9an joan eta egun berean, 19:30ean San Agustin baseleizan Txillareko Sukaldaria dokumentala eskainiko dabe katalanezko azpitituloak erabiliz. CUPeko Dabid Fernandez eta Ernest Lluch-en alabea dan Rosa-k be parte hartuko dabe emonaldiaren osteko barriketaldian.


Euskal Herriko ordezkaritzan Pello Rubio, Edurne San Martin, Asier Ibaibarriaga, Edurne Arizaga eta katalanezko azpitituloak egiten lagun izan daben Urko Egaña izango dira.
Irailaren 11an Diada egunaz gozau ostean, 12an bueltauko dira Euskal Herrira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
