Seaskak 4.302 ikaslegaz ekingo deutso ikasturteari

Bizkaie! 2026-09-02 07:25   Euskerea berbagai

Lehen mailako demografia apaltzen bada be, sare osoak eusten deutso ikasle kopuruari.

2026-2027ko ikasturteari hasierea emonen deutsagu testuinguru demografiko aldakor batean, baina Seaskaren proiektuak sendo jarraitzen dau. Gure helburua da ume eta gazte guziei euskeraz ikasteko, biziteko eta hazteko baldintza egokiak eskaintzea, hezkuntza proiektu herrikoi, sendo eta inklusibo baten bidez.

1. Ikasle kopurua: egonkortasuna sare osoan, hazkundea bigarren mailan. Aurten, 4.302 ikasle izanen dira Seaskako ikastoletan, joan dan ikasturtean baino 39 gehiago.
2. Ikastolak egokitzen eta hezkuntza baldintzak hobetzen.
3. Bigarren maila eta lanbide heziketea garatzen.
4. Murgiltze eredua, euskerearen transmisinorako tresnarik eraginkorrena.
5. Ikastolak, ume eta familia guzien herri eskola.
6. Hezkuntza proiektuaren ardatza: inklusinoa.
7. Ikasturte barrirako norabidea. Ikasturte honetan bost lehentasunek gidatuko dabe gure jarduna:

Lehen mailako sartzeak sendotzea: Hiru urteko umeen eta familia barriakana hurbiltzea, ikastolearen proiektua hobeto ezagutarazoteko eta ume gehiagori murgiltze ereduan sartzeko aukerea emoteko.
Bigarren mailako hazkundeari erantzutea: Kolegioetako eta lizeoko ikasle kopuruen hazkundeari erantzuteko behar diran espazioak, langileak eta baliabide pedagogikoak bideratuko ditugu.
Hezkuntza eskaintza dibersifiketea: Lizeo orokorreko ibilbidea osotzeaz gan, sail teknologikoak eta lanbide heziketako sailak garatzen jarraituko dogu, gazte bakotxak bere proiektua euskeraz eregi ahal izateko.
Inklusinoa eta prestakuntzea indartzea: Ikasle guziei erantzuteko atonketa pedagogikoa eta baliabide propioak sendotu eta irakasle nahiz langileentzako prestakuntza egokitua garatuko dogu.
Ikastolak errotzea eta baldintza materialak hobetzea: Ikastola bakotxak bere lurraldean baldintza duinetan eta iraunkorretan garatzeko behar dituan eraikin eta azpiegiturak lortzeko lanean jarraituko dogu.

Erronka horreek ezin dira Seaskaren gan bakarrik itxi. Euskerazko murgiltze eredua lantzea eta ume guziei baldintza egokietan eskaintzea lurralde osoaren ardurea da. Horretarako, erakunde publikoen konpromiso iraunkorra, baliabide egokiak eta epe luzeko ikuspegia behar ditugu.

Kontuak kontu, testuinguru demografikoa aldatzen badoa be, Seaskaren proiektua etorkizun handikoa da eta etorkizun hori eregiteko, ikastola familia gehiagorengana zabaldu, murgiltze eredua indartu eta ume bakotxari bere bidea euskeraz egiteko aukerea emon behar deutsagu.

Horra 2026-2027ko ikasturteari begira Seaskak hartzen dauen konpromisoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu