Bezperan egindako aldatz gorako nekeak alde ona be badauka, aldatzean behera hastea

Bizkaie! 2026-07-30 13:05   Euskerea berbagai

VIII. Euskarabenturaren amaierea Bilbo-Getxo izango da, garagarrilaren 31n.

Nabarnizetik aldatz behereari ekin eutsen, Oma basoa zeharkatu eta Santimamiñeko kobazuloaren aurrean deskantsua egin eben. Bidean daborduko bistaratzen zan Gernika. 14 kilometrotxuak erraz egin zituen gazteek.

Gernikara heldu, motxilak deskargau eta bazkaldu ostean makinatxu bat gauza egozan egiteko, siesta kolektiboaz gan, Maskaken Ameslari abestia jarteko beharra izan zan danak suspertzeko. Eta espabiletako zer hoberik Foruko Sokatira taldeagaz txapelketa txikia egitea baino. Azalpen txikia emonda gazteak taldeka jarri eta sokeari tira egiteko tartea izan eben. Politta izan zan.

Mazedonia ederragaz tripako hotsak baretu ostean, Astra Gernika espaziora hurbildu zan espedizioa. Bertan Guggenheim Urdaibai Stop ekimeneko kideak hurbildu ziran irabazitako burrukearen barri emoten.

Gaubelea berezitxua izan zan, izan be, hainbat jzioquitarrek aurtengo espedizinoko abestia sortu eben eta atzo gutziei aurrenekoz abestu eutsen. Ederra.

Kontuak kontu, gazteen artean euskerearen erabilerea supertzeko helburuari eutsiz, 8. Euskarabentura garagarrilaren 1ean hasi zan Atharratzen eta hilaren 31n amaituko da Getxon.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu