Guillermo Elizaga (Gasteiz, 1997) Quartet taldeak garagarrilaren 29an joko dau Bilbon
2026-07-23 07:55 MusikeaMartxan Art&Music zikloko kontzertuak Bilboko Guggenheim Museoan, 20:00etan.
Udako eguaztenetarako planari esker, Guggenheim Museoa bisitau eta musika ederraz disfrutau zeinke. Orain arteko kontzertuen ostean, ondoko hitzorduak nabarmendu daitekez:
- Garagarrilaren 29an, Guillermo Elizaga (Gasteiz, 1997) Quartet taldeak (Xavi Maldonado, saxo tenorra; Ángel González gitarristea; Ot Granados, kontrabajistea; eta Guillermo Elizaga batería) izango dira protagonista.
- Abuztuaren 5ean, Aiama Trioren txandea izango da (Amaia Izarzugaza · pianisea eta abeslaria; Edorta Izarzugaza, batería; eta Johnatan Alvarez, bajista elektrikoa). Gaur egun, Aiama eta Aiama Quartet proiektuen buru da, eta Bizkaia Big Band, Ale & the Hops, Laraia eta AneHan taldeetan dabil da.
- Abuztuaren 12an, Andoni Aizpuru Quartet laukoteak joko dau. Andoni Aizpuru saxofonista bilbotarra egungo euskal eszenako musikarietako bat dogu eta konposizinoaren eta inprobisazinoaren bidez lengoaia propioa garatzen dauen laukote formatoan dator. Jatorrizko konposizioetan, jazz standardetan eta beste estilo batzuen berrinterpretazioetan oinarritutako errepertorioarekin, taldeak jazz garaikidearen eraginak eta tradizioarekiko lotura sendoa uztartzen ditu.
- Abuztuaren 19an, Yuriy Yaremko Trio hirukotearen txandea izango da. Yuriy Yaremko Ukrainan jaiotako gitarrista eta konpositorea da, eta espainiar estaduan landu dau bere ibilbide eta prestakuntza musikalaren zati handi bat.
Garagarrilaren 29ko eta abuztuaren 5eko kontzertuetarako ez dago sarrerarik baina, oraingoz, besteetarako bai. Erosi sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
